126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2026ko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran eta erregelamenduzko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Hasiera batez onestea Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

2. Hasierako onespenaren erabakia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita.

3. Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera. Udalaren web-orrian ere argitaratu beharko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Aranaratxen, 2026ko ekainaren 11n.–Alkatea, David Azparren Lana.

Iragarkiaren kodea: L2608599