126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2026ko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea Bakaikuko etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Jendaurreko informazioaren izapidea irekitzea hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bizilagunek eta interes legitimoak dituztenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Dokumentazioa eskuragarri egonen da ediktu-taulan (https://egoitzaelektronikoa.bakaiku.eus/tablondeanuncios/) eta Bakaikuko Udalaren gardentasun-atarian.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bakaikun, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2608670