126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Udal Planaren aldaketa, Ardazko UAO-1.1 unitatean. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2026ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planaren aldaketa xehatu bat Ardazko UAO-1.1 unitatean, Antonio Cidoncha Pérez arkitektoak idatzia eta Carlos Llonis Irigoyenek sustatua.

Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta erreferentziako agiri arautzailea, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2026ko ekainaren 8an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2608592