2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
Landa-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Ziraukiko Udalak aditzera ematen du heldu den 2026ko uztailaren 15ean bukatuko dela landa-lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Ordainagiri helbideratuak 2026ko uztailaren 15ean kargatuko dira kontuetan.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.
Ziraukin, 2026ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Pedro María Apesteguía Arraiza.
Iragarkiaren kodea: L2608688