126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

284E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda zehazten duena.

Osasuneko kontseilariak ekainaren 6an emandako 202E/2025 Foru Aginduak, betetzeko zailak diren lanpostuak zehazteko irizpideak eta lanpostu horiek betetzeko pizgarriak ezartzen dituenak, 6.1 artikuluan xedatzen du urtero, Osasun Departamentuko titularraren foru aginduaren bidez, betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda zehaztuko dela.

Osasuneko kontseilariak ekainaren 16an emandako 205E/2025 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda zehaztu zen. Harrezkero urtebete igaro denez, eta lanpostu horiek urtero aztertzeko eta eguneratzeko arauzko agindua betetzeko asmoz, betetzeko zailak diren lanpostu horien zerrenda onesten da.

Horrekin bat, eta erabiliz Osasuneko kontseilariaren ekainaren 6ko 202E/2025 Foru Aginduaren 6. artikuluarekin bat esleitu zaizkidan eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda onestea. Foru agindu honen eranskinean dago.

2. Betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda hau indarrean egonen da hurrengoa onetsi arte, deusetan galarazi gabe lanpostu gehiago gehitzea ekainaren 6ko 202E/2025 Foru Aginduaren 6.2 artikuluari jarraikiz.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko ekainaren 16an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

ERANSKINA.–OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUAN BETETZEKO ZAILAK DIREN LANPOSTUAK

ESPARRUA

HERRIA

ZENTROA

LANPOSTUA

PLAZA
KOPURUA

PLAZA

ZK.

Lizarrako barrutia

San Adrián

San Adriángo OOLTa

OOLTko pediatra

1

66627

Tuterako barrutia

Cintruénigo

Cintruénigo/Fiteroko OOLTa

OOLTko medikua

1

71189

Lizarrako barrutia

Lizarra

García Orcoyen ospitalea

Erradiodiagnostikoko AFEa

5

62596

63623

68605

70574

71735

Otorrinolaringologiako AFEa

1

71946

Oftalmologiako AFEa

1

67949

Urologiako AFEa

1

63859

Tuterako barrutia

Tutera

Reina Sofia ospitalea

Erradiodiagnostikoko AFEa

4

67336

69942

69943

70973

Urologiako AFEa

2

64125

68619

Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako AFEa

1

73604

Iragarkiaren kodea: F2608760