126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOETAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA

Aurrekontuko 1/2026 eta 2/2009 aldaketak. Behin betiko onespena

2026ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an, bai eta Udalaren iragarki-taulan paratu ere, Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarreak 2026ko apirilaren 28an egin bilkura berezian hartu zen erabakia, hasiera batez onesteko 2026ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik egin gabe, eta, beraz, behin betiko onesten dira aurrekontu-aldaketarako espedienteak, bat etorriz martxoaren 10eko 213. eta 214. artikuluetan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33.2 artikuluarekin, aipatutako legearen 202. artikuluarekin loturik. Argitara ematen dira espedienteok, behar diren ondorioak izan ditzaten.

1/2026 ETA 2/2026 AURREKONTU-ALDAKETAK

Aparteko kredituak:

ALDAKETA

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1

3350-2260901

Udako ludoteka

8.500 euro

2

3350-22600902

Etxeko egurra moztea eta garraiatzea

44.000 euro

Finantzatzeko modua:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 52.500 euro.

Zudairin, 2026ko ekainaren 10ean.–Batzarreko burua, Beñat Ruiz de Larramendi Lopez.

Iragarkiaren kodea: L2608487