2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKAROZE
Udal ordenantza, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena
Ezkarozeko Udalak, 2026ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ezkarozeko udal-mugarteko etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen udal ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ezkarozen, 2026ko apirilaren 27an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.
Iragarkiaren kodea: L2608668