126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Uraren tasa 2025eko hirugarren lauhilekoan. Borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da Castejóngo Udalak 2025eko hirugarren lauhilekoari dagozkion uraren ordainagiriak kobratuko dituela, jarraikiz Toki Ogasunei buruzko Foru Legeari eta Diru Bilketari buruzko Erregelamenduari.

Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kargatuko dira kasuan-kasuan helbideratutako kontuan, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte banketxeetan nahitaez.

Borondatez ordaintzeko epea 2026ko uztailaren 29an bukatuko da.

Helbideratu gabeko ordainagiriak interesdunen helbideetara igorriko dira. Hala ere, zergadunak ez badu agiri hori jasotzen, Udalaren bulegoetan eskatzen ahal du.

Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin.

2025eko hirugarren lauhilekoari dagozkion uraren ordainagiriak likidatzeko ebazpenaren aurka (administrazio bideari bukaera ematen baitio) errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken eguna iraganik.

Castejónen, 2026ko ekainaren 11n.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2608698