126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko ekainaren 17an hartua, zeinaren bidez zuzentzen baita 2026ko maiatzaren 13an Nafarroako Gobernuak hartutako Erabakiaren lehenengo apartatuan atzemandako akatsa. Azken erabaki haren bidez onesten zen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campuseko udalez gaindiko plan sektoriala aldatzeko espedientea.

Nafarroako Gobernuak 2026ko maiatzaren 13an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campuseko udalez gaindiko plan sektoriala aldatzeko espedientea. Eremua Iruñeko udal-mugartean birmugatzeari eta zortasun aeronautikoen araudia eguneratzeari buruzkoa da espedientea, eta Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziak aurkeztu du. Erabaki hori 2026ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2koan.

Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez, aipatu erabakiaren lehenengo (1.) apartatuan akats bat dago; izan ere, ez da jaso behin betiko onespenaren eraginkortasunari dagokion baldintza bat, zeina agertzen baitzen 2026ko apirilaren 24an Lurralde Antolamenduaren Batzordeak igorritako txostenean. Baldintza hori "Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campuseko udalez gaindiko plan sektorialaren eta Iruñeko Udal Plan Orokorraren arteko hirigintza koordinaziorako hitzarmena" betetzearen ondoriozkoa da.

Hortaz, bidezkoa da zuzenketa egitea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz. Izan ere, artikulu horretan esaten denez, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, noiznahi zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan eta xedapenetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza edo xedapena eman duen organoari dagokio.

Horrekin guztiarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Zuzentzea atzemandako akatsa, Nafarroako Gobernuak 2026ko maiatzaren 13an hartutako erabaki bateko lehenengo apartatukoa. Erabaki haren bidez onesten zen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campuseko udalez gaindiko plan sektoriala aldatzeko espedientea. Hona hemen aldaketa:

Honako hau dioen tokian: "1. Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campuseko udalez gaindiko plan sektoriala aldatzeko espedientea. Eremua Iruñeko udal-mugartean birmugatzeari eta zortasun aeronautikoen araudia eguneratzeari buruzkoa da espedientea, eta Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziak aurkeztu du.

Honela behar du: "1. Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campuseko udalez gaindiko plan sektoriala aldatzeko espedientea. Eremua Iruñeko udal-mugartean birmugatzeari eta zortasun aeronautikoen araudia eguneratzeari buruzkoa da espedientea, eta Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziak aurkeztu du.

Aldaketa honen behin betiko onespena eraginkorra izan dadin, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campuseko udalez gaindiko plan sektorialaren eremutik kanpo dauden eremuak egituratzen dituen udal-antolamendua behin betiko onetsi beharko da".

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Erabaki hau igortzea NUPera, Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusira eta Iruñeko Udaleko Gerentziara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko ekainaren 17an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2608773