2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Aldaketa, zerga-tasen, prezio publikoen eta gainerako ordainarazpenena. Hasierako onespena
Ablitasko Udalak, 2026ko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea diru-sarreren arauketa, zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta abar bitarteko direla.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea Udalaren Idazkaritzan aztertzeko, eta egoki iritzitako erreklamazio, kexa eta oharrak aurkezteko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (15/2002 Foru Legearen bidez aldatua).
Aldi hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira aurreikusitako diru-sarrerak.
Ablitasen, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2608505