1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
398/2026 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 11ko 255/2026 Ebazpena, onesten dituena 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan araubide bereziko kirol irakaskuntzak eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 11ko 255/2026 Ebazpenaren bidez, 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan araubide bereziko kirol irakaskuntzak eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak onetsi ziren.
Duela gutxi, mendi-ibilietako, erdi mailako mendiko eta eskaladako araubide bereziko irakaskuntzak ematen dituen ikastetxeak, ikusirik irakaskuntza horietan izena emateko epe bereziko egunak bat etortzen direla ikastetxea oporrengatik itxita dagoen egunekin, eskatu du alda daitezela epe arruntean matrikulatzeko egunak, izena emateko egunak, onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzeko eguna, behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkezteko epea, onartuen behin betiko zerrenda argitaratzeko eguna eta, azkenik, matrikula egiteko epe berezia.
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaria, aurkeztu duen txostenean, maiatzaren 11ko 255/2026 Ebazpena aipatu den bezala aldatzeko ebazpen bat ematearen alde agertu da.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea maiatzaren 11ko 255/2026 Ebazpenaren eranskineko egunen taula (ebazpen horren bidez, 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan araubide bereziko kirol irakaskuntzak eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak onetsi dira), honela:
–Honela dioen tokian:
KIROL IRAKASKUNTZA | PROZEDURAREN FASEA | DATAK (1) |
Mendi-ibilietako hasierako zikloa Erdi mailako Mendiko amaierako zikloa Eskaladako amaierako zikloa | Izena emateko epe arrunta | 2026ko ekainaren 17tik 19ra (14:00ak arte) |
Onartuen behin-behineko zerrenda | 2026ko ekainaren 22a |
Erreklamazioak | 2026ko ekainaren 23tik 24ra |
Onartuen behin betiko zerrenda | 2026ko ekainaren 26a |
Matrikulatzeko epea | 2026ko abuztuaren 31tik irailaren 2ra (14:00ak arte) |
Izena emateko epe berezia | 2026ko abuztuaren 18tik 19ra (14:00ak arte) |
Epe berezian onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda | 2026ko abuztuaren 21a |
Epe bereziaren erreklamazioak | 2026ko abuztuaren 24a eta 25a |
Epe berezian onartutako ikasleen behin betiko zerrenda | 2026ko abuztuaren 27a |
Matrikulatzeko epea | 2026ko irailaren 3a eta 4a (14:00ak arte) |
–Honela behar du:
KIROL IRAKASKUNTZA | PROZEDURAREN FASEA | DATAK (1) |
Mendi-ibilietako hasierako zikloa Erdi mailako Mendiko amaierako zikloa Eskaladako amaierako zikloa | Izena emateko epe arrunta | 2026ko ekainaren 17tik 19ra (14:00ak arte) |
Onartuen behin-behineko zerrenda | 2026ko ekainaren 22a |
Erreklamazioak | 2026ko ekainaren 23a eta 24a |
Onartuen behin betiko zerrenda | 2026ko ekainaren 26a |
Matrikulatzeko epea | 2026ko ekainaren 29tik uztailaren 3ra (14:00ak arte) |
Izena emateko epe berezia | 2026ko abuztuaren 31tik irailaren 2ra (14:00ak arte) |
| Epe berezian onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda | 2026ko irailaren 3a |
Epe bereziko erreklamazioak | 2026ko irailaren 3a, 4a eta 7a |
Epe berezian onartutako ikasleen behin betiko zerrenda | 2026ko irailaren 8a |
Matrikulatzeko epea | 2026ko irailaren 9a eta 10a (14:00ak arte) |
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta ukitutako ikastetxera, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2026ko ekainaren 12an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2608722