126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, honako honetan: Ordenantza, arautzen dituena aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak, 2026ko uztailerako

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko ekainaren 8an, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

«Ikusirik Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorraren txostenak eta espedientean jasotzen den gainerako dokumentazioa, eta kontuan harturik zer xedatzen den Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren 1. eta 4. artikuluetan,

ERABAKI DA:

1. 2026ko uztailaren 5etik 14ra bitartean (biak barne), 1. eta 2. sektoreetako egoitza-txartela dutenek soilik aparkatzen ahalko dute 2. sektoreko zati honetan: Nafarroa Behereko etorbidea, Oliveto Kondearen etorbidea, Armada etorbidea, Pio XII.aren etorbidea eta 1. sektorearekiko muga. Era berean, 1., 2. eta 6. sektoreetako egoiliarrek soilik aparkatzen ahalko dute Larraina elkartearen ondoko eremuan.

Orobat, 1. eta 8. sektoreetako egoitza-txartela dutenek soilik erabiltzen ahalko dute zezen eskorten aldeko aparkalekua.

1. sektoreko egoiliarrek aparkatzeko prestatuko da kirol pista bat, zehazki, Domingotarren Irakaskuntzako Fundazioarena (Santo Tomás ikastetxea), Arga Ibaia kalean dagoena, 2026ko ekainaren 24tik hasi eta 2026ko uztailaren 24a arte (biak barne).

2. 2026ko uztailaren 5etik 14ra bitartean (biak barne), aurreko paragrafoan sartu ez den 2. sektoreko zatia eta 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. sektoreak eremu laranjakoak izanen dira egunaren hogeita lau orduetan.

Salbuespena izanen dira honako hauek: Kaiko kalean (9. sektorea) dagoen iraupen luzeko aparkalekua, arautuko baita urteko gainerako aldiaren modu berean; Renferen geltokiko aparkalekua, jarraituko baitu gorria izaten, urteko gainerako aldian bezala; eta, azkenik, hilerriaren ingurua, zeinetan lehen ordua doakoa izanen baita eta gainerako orduetan (eguneko 24 orduak) laranja.

3. 2026ko uztailaren 15etik 31ra (biak barne), denbora mugatuko aparkatze-sistemak funtzionatuko du urtearen gainerako aldian bezala».

Iruñean, 2026ko ekainaren 9an.–Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorreko idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2608290