2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Jarduera-lizentziaren eskaera. Gizarte, kultura eta erlijio etxea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta haren Erregelamenduan (onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).
Sustatzailea: Buñuelgo Komunitate Islamikoa.
Jarduera: jarduera sailkatuaren proiektua eta Buñuelen gizarte, kultura eta erlijio etxea gauzatzeko proiektua.
Tokia: 5. poligonoa, 106. lurzatia, Buñuel.
Buñuelen, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.
Iragarkiaren kodea: L2608604