2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
1/2026 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2026ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 2an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Aparteko kreditua:
Gastuak: 9220 62200 (Udaletxean igogailua jartzea) partida. Zenbatekoa: 66.022,45 euro.
Finantzaketa iturria: Nafarroako Gobernuaren Tokiko Inbertsio Planaren dirulaguntza (2026-2028 TIP), [7. KAPITULUKO DIRU-SARREREN PARTIDA] partida. Zenbatekoa: 39.536,87 euro. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina, [8. KAPITULUKO DIRU-SARREREN PARTIDA] partida. Zenbatekoa: 26.485,58 euro.
Beiren, 2026ko ekainaren 16an.–Alkatea, María Pilar Sánchez Ongay.
Iragarkiaren kodea: L2608895