126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

70E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behinean onesten duena "NA-4000 errepidean Lesakako saihesbidea egiteko trazadura proiektua".

Gaur egun, Lesakako hiribildua NA-4000 errepidearen bitartez lotzen da inguruko herriekin, eta Oiartzundik (Gipuzkoa) N-121-Ara doan errepide horrek Lesakako herrigune historikoa zeharkatzen du.

Errepide hori herrigunetik igarotzeak arriskuan jartzen du bide segurtasuna, ibilgailu astun jakin batzuen zirkulazioa zailtzen du eta udalerria garatzeko aukerak mugatzen ditu. Errealitate horretaz jabetuta, Lesakako Udala iraunkortasun, inklusio eta irisgarritasun printzipioei erantzunen dien mugikortasun eredu bat sustatzen ari da, hiribildua herritarrentzako toki seguruagoa, erosoagoa eta osasungarriago bihurtzeko helburuarekin. Helburu horiek lortzeko, ezinbestekoa da pasabideko trafikoa herrigunetik kanpora desbideratzea, eta, horretarako, bide konexio eta azpiegitura soluzio berriak jarri behar dira abian, herrigune historikoa ibilgailuen zirkulazioaren presiotik askatu ahal izateko.

Beharrizan horren ondorioz, aipatu proiektua idazteko agindu du Nafarroako Gobernuaren Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Proiektu eta Obren Zerbitzuak.

Saihesbide horretarako konponbidea, funtsean, NA-4001 errepideari jarraipena ematea da. Errepide hori herriaren sarreran dagoen biribilgunean hasten da, NA-4000 errepidean, Otsango industrialderantz luzatzen da, eta ArcelorMittal enpresaren sarreran bukatzen.

Jarraipena emateko, NA-4001 errepidea ArcelorMittal enpresaren iparraldetik luzatuko da, berriz ere NA-4000 errepidearekin bat egin arte, herrigunetik mendebaldera, eta horrela, gainera, herrian sartzeko bigarren puntu bat sortuko denez, mendebaldetik sartzeko, ibilgailuek Lesakako kale-sare bihurria zeharkatu behar izatea saihestuko da.

NA-4001 errepidearen egungo tarteak 50 km/h abiadura-muga du, eta 3,50 m zabaleko erreiek osatutako ereduzko ebakidura du. Bazterbideek zabalera aldakorra dute, 0 eta 0,5 m artekoa ezkerraldean eta 1 m-koa eskuinaldean.

Egungo tarte horren gainean oinezkoentzako espaloi bat eraikitzea proiektatu da, herrigunea errepidean zehar dauden baserriekin lotzeko eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko, saihestuko baita oinezkoek bazterbidetik zirkulatu behar izatea, orain egiten duten bezala. Espaloi berria hasiko da Biurrana ibaiaren gainean egun dagoen egituraren iparraldean –obrek ez baitute egitura hori ukituko–, eta Komentu kaleraino luzatuko da, udal futbol-zelaitik gertu. Espaloia galtzadarekiko goratua jarriko da, oraingo bazterbidearen jarraian.

Halaber, espaloi zati berrian LED teknologia duten luminariak instalatzea aurreikusten da. Proiektatutako espaloiaren zabalera, guztira, 2,40 m izanen da. Horietatik, 1,80 m libre utziko dira oinezkoen mugikortasunerako, eta gainerako 0,60 m-ak argiteria eta bide seinaleak ezartzeko erabiliko dira.

Errepidearen eta industrialdeko lurzatien arteko kota-aldea dela-eta, hormak eraiki behar dira tarteren batean, ukipenak minimizatzeko.

Futbol-zelaia igaro ondoren, trazadura berri bat egin behar da ArcelorMittal enpresa inguratzeko. Horrek trazadura mendi hegalean sartzera behartzen du, eta lur erauzketa handi samarrak sortuko ditu. Buruan 38 m-ko altuera izatera iristen dira (23 m-ko kota gorria), nahiz eta gero txikiagotzen joanen diren, trazadurak, dagoen lurrera egokitzeko, altuera irabazi ahala.

Egungo trazaduraren azken 250 metroetan, NA-4001 errepidearen luzetarako malda handitzen da, %0,50etik %6,50era. Igoera horrek puntu garai bat sortzen du ArcelorMittal enpresaren sarreran. 0+725 KParen eta ArcelorMittal enpresaren sarreraren artean proposatu den trazadura aldaketak lehendik dagoen sestra errespetatzen du, eta tarte horretako jarduketak lehendik dagoen plataforma zabaltzera mugatzen dira. ArcelorMittal fabrikaren sarreratik aurrera, trazadura berria ahalik eta azkarren goratzen da, orografiara egokitzeko eta gas plantatik igaro ondoren lur mugimenduak murrizteko. Lehenbiziko tarte horretan, %8ko luzetarako malda proiektatu da. Proiektatutako luzetarako maldari esker, alde batetik, plataforma berria egungo galtzadaren kotan mantentzen ahalko da fabrikaren sarreran, eta, bestetik, gainazaleko jariatzea zeharkako drainatze obra baten bidez drainatu ahal izateko nahikoa den estaldurarekin gurutzatzen ahalko da 1+130 KPko ibarbidea.

Gas plantak eta ibarbidea gurutzatzeak ezartzen dituzten baldintzak gainditu ondoren, eta 1+645 KPraino, non bigarren ibarbide bat gurutzatzen baita, trazadura dagoen orografiara egokitzen saiatzen da, lur mugimenduak ahalik eta txikienak izan daitezen. Tarte horretan, trazaduraren eskuinaldean lur erauzketek 15 m inguruko garaiera dute buruan, batez beste; eta ezkerraldean, berriz, lur erauzketak txikiak dira, buruan 3 m-ko garaiera baitute, batez beste. Hala ere, aipagarria da 1+280 eta 1+500 KPen arteko tartea, tarte horretan trazaduraren eskuinaldeko lur erauzketak buruan 34 m-ko gehieneko garaiera izatera iristen dira-eta.

1+645 KPan bigarren ibarbidea gurutzatzen da, eta puntu horrexetatik aurrera trazadurak bira egiten du hego-mendebalderantz, NA-4000 errepidearekin lotzeko. Ibarbide hori gurutzatzeko, 35 m luzeko zubibide bat erabiliko da.

Garrantzitsua da azpimarratzea dauden baldintzatzaileengatik zaila dela ibarbide hori gurutzatzea. Batetik, trazaduraren hegoaldean dauden ArcelorMittal enpresaren nabeek bidearen enborrak oinplanoan duen posizioa baldintzatzen dute, eta, orobat, kota altuagoetatik igarotzera behartzen dute lur mugimenduak minimizatzeko. Bestetik, udal ur-biltegia dago, mendi hegalaren beste aldean, proiektutako trazaduraren iparraldean.

Proiektatutako trazadurak bi baldintzatzaileen arteko oreka bilatzen du, ur-biltegitik ahalik eta gehien urrunduz, baina, aldi berean, industria nabeek eta lantegiaren barneko bideak berak ezartzen dituzten baldintzak errespetatuz. Hori guztia, diseinuan 60 km/h errepide bati dagozkion parametroak kontuan hartuta egin da.

Hirugarren baldintzatzailea da NA-4000 errepidea Nabaz auzoarekin lotzen duen bidearekiko bidegurutzea. Bidegurutze hori sestra bereko elkargune baten bidez proiektatu da. Horrela, bideak iparralderantz jarraitzen ahalko du, baina ez hegoalderantz. Hegoalderanzko lotura bermatua geldituko da, nolanahi, saihesbide berriaren eta NA-4000 errepidearekiko lotunean, proiektuaren bukaeran, proiektatu den biribilgunearen bitartez.

Oraingo bidearekiko gurutzatze puntuaren kota nahitaez igaro beharreko puntua da saihesbidearen sestrarako. Baldintza horrek, oinplanoko gutxieneko geometria parametroekin eta 60 km/h abiadurarako sestrarekin batera, ekartzen du trazadura, ibarbidea gurutzatu ondoren, beste aldeko mendi hegalean sartu behar izatea, eta lubaki erako ebakidura sortzea, non gehieneko altuerak 30 m ingurura iritsiko baitira ur-biltegiaren aldean (17,5 m-ko kota gorria). Egoera horretan, lur erauzketaren buruaren eta ur-biltegiaren punturik hurbilenaren artean 4,50 m-ko distantzia izanen da. Lur erauzketa horren gainean lurraren tratamendu geoteknikoak proiektatu dira, lurrean sarturiko errailak eta buloiak erabiliz, mendi hegalaren eta biltegiaren egonkortasuna bermatzeko. Komeni da adieraztea, gainera, inguru horretako materiala aproposa dela, arroka delako.

Bestetik, garrantzitsua da esatea aipatutako bidea GR-11ren (Pirinioetako bidea) parte dela, eta, horregatik, oinezkoen ibilbideari jarraipena eman behar zaiola. Jarraipen hori lortzeko, oinezkoentzako pasabide bat eraikiko da: dagoen maldara egokituta, zubibidea azpitik gurutzatuko du, eta ondoren gora eginen du, oraingo bidearekin berriz lotu arte. Egungo bideak %15 inguruko luzetarako malda du tarte horretan. Hori dela-eta, oinezkoentzako pasabideak %19,50eko malda hartzen du; izan ere, baldintzatua dago proiektatutako zubibidea azpitik gurutzatu behar delako eta, orobat, aldapa handia behar delako oraingo trazadurarekin berriz lotzeko.

Lehen aipatu bezala, trazadurak goranzko sestra du proiektatutako tarte berriaren hasieratik 1+365 KPraino. Puntu horretatik aurrera, jaisten hasten da, hasieran %2ko maldarekin, 1+645 KPan dagoen ibarbidea igaro arte, eta gero %8ra igotzen da, NA-4000 errepidearekin lotzeko proiektatutako biribilgune berriaren ingururaino, non malda %6ra murrizten baita konexioa errazteko.

Saihesbidearen trazadura NA-4000 errepidearekiko loturan amaitzen da, non, azaldu den bezala, biribilgune bat proiektatu baita. Ildo horretan, nabarmendu behar da biribilgunearen plataformaren ertza NA-4000 errepidearen plataformaren ertzarekin lerrokatu dela, okupazioak eta Biurrana ibaiaren ertzaren gaineko ukipenak saihesteko.

Proiektuak beharrezko drainatzea dauka, eta ukitutako zerbitzu guztiak lehengoratuko dira.

Errepidea ingurumenean integratzeko, proiektuan aginduzko ingurumen inpaktuaren azterketa jaso da. Bertan, prebentzio neurriez eta eragina gutxitzen duten neurri orokorrez gainera, neurri zuzentzaileak eta ingurumen jarraipenekoak ere sartu dira.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinean onestea eta jendaurrean jartzea, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den agiriak aipatutako legeak eskatutako dokumentazioa biltzen du.

Bestalde, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Foru Legearen 36 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da, halaber, ingurumen inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzea, proiektuaren ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren ondorioetarako.

Ondorioz, bat etorriz Proiektu eta Obren Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuarekin (azaroaren 5eko 127/2025 Foru Dekretuak aldatua),

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinean onestea "NA-4000 errepidean Lesakako saihesbidea egiteko trazadura proiektua".

2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari. Ondasun eta eskubide horien zerrenda eranskinean jaso da.

3. Proiektu hori jendaurrean jartzea, hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, bai lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetzearen ondorioetarako, eta, halaber, ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren ondorioetarako. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Eranskinean jaso da zerrenda hori. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Lesakako udaletxean.

4. Foru agindu hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren web-orrian, eta dagokion iragarkia igortzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau Lesakako Udalari jakinaraztea, iragarki-taulan argitara dezaten premiatuz, eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira eta Proiektu eta Obren Zerbitzura igortzea.

Iruñean, 2026ko ekainaren 8an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

"NA-4000 ERREPIDEAN LESAKAKO SAIHESBIDEA ERAIKITZEKO PROIEKTUA"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

ZK.

JABEA

DESJ.
AZALERA

m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

LESAKAKO UDAL MUGARTEA

LK-01

Echeveste Apezteguia, José Esteban

29

2

173A

Lurzorua

Echeveste Apezteguia, Antonio

Echeveste Hermanos SL

LK-02

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

1845

2

750A

Lurzorua

7237

2

750B

NA-4001 Lesaka

LK-03

Lesakako Udala

41

2

316A

Lurzorua

LK-04

Lesakako Udala

1

-

-

Kalea

LK-05

Lesakako Udala

8

2

664A

Lurzorua

LK-06

Isga Inmuebles SA

205

2

403A

Lurzorua

LK-07

Isga Inmuebles SA

77

2

575A

Lurzorua

LK-08

Constructora Aldabea SL

91

2

574A

Lurzorua

LK-09

Isga Inmuebles SA

11

2

397A

Lurzorua

LK-10

Isga Inmuebles SA

67

2

392A

Lurzorua

LK-11

Isga Inmuebles SA

20

2

391A

Lurzorua

LK-12

Lesakako Udala

18

2

374A

Lurzorua

LK-13

Lesakako Udala

53

2

463A

Lurzorua

LK-14

Lesakako Udala

32

2

373A

Lurzorua

LK-15

Lesakako Udala

45

2

496A

Lurzorua

LK-16

Lesakako Udala

231

-

-

Kalea

LK-18

Legasa Sagaseta, Aurelio

9

2

393B

Lurzorua

LK-19

Txoperena Zugarramurdi, José Emilio

30

2

486A

Elkorra

LK-20

Txoperena Zugarramurdi, José Emilio

107

2

485A

Elkorra

LK-21

Arruti Aramberri, José Antonio

41

2

362A

Baratzea

Terreros García, Ainhoa

LK-22

Lesakako Udalaren herri-lurrak

722

2

633A

Askotariko zuhaitzak

95

2

633B

Laborantzako lurra

LK-23

Lesakako Udala

2

-

-

Kalea

LK-24

Lesakako Udala

183

2

9207A

Bidea

LK-25

Lesakako Udala

10

2

637A

Lurzorua

LK-26

Lesakako Udalaren herri-lurrak

123

2

364C

Askotariko zuhaitzak

LK-27

Lesakako Udalaren herri-lurrak

296

2

736A

Askotariko zuhaitzak

LK-28

Ariztegui Huarte, Gloria María Concepción

389

2

295A

Askotariko zuhaitzak

Ariztegi Igoa, María

Ariztegui Igoa, Amaya Ángeles

Ariztegui Huarte, Miguel Maria

Ariztegi Huarte, Xabier

LK-29

Ariztegui Huarte, Gloria María Concepción

1864

2

565A

Askotariko zuhaitzak

Ariztegi Igoa, María

Ariztegui Igoa, Amaya Angeles

Ariztegui Huarte, Miguel Maria

Ariztegi Huarte, Xabier

LK-31

Oronoz Olaechea, María Carmen

599

2

296B

Belardia

2812

2

296C

Askotariko zuhaitzak

LK-32

Igarzabal Salvador, María Mercedes

1325

2

297A

Belardia

LK-33

Arcelormittal España SA

1837

2

292A

Larreak

991

2

292B

Askotariko zuhaitzak

1065

2

292C

Elkorra

LK-34

Arrupe Arandia, María Teresa

74

2

291A

Baratzea

265

2

291B

Askotariko zuhaitzak

1

2

291F

Larreak

LK-35

Ochoteco Alzugaray, Jacinto

735

2

276A

Belardia

86

2

276B

Zuhaiztia

LK-36

Lesakako Udala

164

2

9159A

Bidea

LK-37

Etxegarai Iratzoki, Jon

195

2

470A

Belardia

Echegaray Agara, Miguel María

239

2

470B

Askotariko zuhaitzak

Etxegarai Diez de Ultzurrun, Maddalen

Echegaray Irazoqui, Mikel

Echegaray Agara, Fernando María

LK-38

Ochoteco Alzugaray, Jacinto

1396

2

275A

Fruta-arbolak

LK-39

Mendizabal Taberna, Odei

368

2

273B

Belardia

LK-40

Arcelormittal España SA

7098

2

271B

Belardia

437

2

271C

Askotariko zuhaitzak

87

2

271D

Pinudia

656

2

271E

Askotariko zuhaitzak

LK-41

Igarzabal Salvador, María Mercedes

17

2

274B

Askotariko zuhaitzak

LK-42

Oronoz Olaechea, José Luis

287

2

270A

Pinudia

3317

2

270B

Askotariko zuhaitzak

LK-43

Arcelormittal España SA

2767

2

268A

Larreak

LK-45

de Otazu Valdez Nicolas

170

2

269A

Belardia

LK-46

Echeverria Choperena, Miren Edurne

3018

2

267A

Belardia

LK-47

Arcelormittal España SA

763

2

242A

Belardia

11

2

242B

Askotariko zuhaitzak

LK-48

Lesakako Udala

166

2

9143A

Bidea

LK-52

Arcelormittal España SA

1682

2

669B

Belardia

LK-53

Lesakako Udala

544

2

9146A

Bidea

LK-54

Lesakako Udala

3011

2

478A

Hariztia

LK-55

Aramburu Alzugaray, Jesús

77

2

671A

Larreak eta zuhaitzak

Elgorriaga Uterga, María José

7531

2

671B

Belardia

1

2

671D

Larreak eta zuhaitzak

LK-56

Elgorriaga Uterga, María José

1856

2

672A

Lurzorua

Aramburu Alzugaray, Jesús

LK-58

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

1151

3

691B

NA-4000 Lesakako zeharbidea

LK-59

Lesakako Udala

6

3

9135A

Bidea

LK-60

Lesakako Udala

5

3

9204A

Bidea

LK-61

Echarte Tapia, Francisco Javier

2

2

240A

Lurzorua

LK-62

Echarte Tapia, José León

19

3

421A

Belardia

49

3

421B

Askotariko zuhaitzak

Hondakindegiek ukitutako lurzatiak

FINKA

ZK.

JABEA

ALDI
BATERAKO OKUPAZIOA

m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

LESAKAKO UDAL MUGARTEA

LK-67

Irigoyen Garmendia, Graxi

12137

3

342A

Belardia

LK-68

Santiago Etxeberria, Karlos

58

3

424A

Belardia

Erro Jauregui, Maia Kontxita

LK-69

Alzugaray Martiarena, Manuel Maria

7032

3

348A

Belardia

1169

3

348D

Laborantzako lurra

LK-70

Alzugaray Martiarena, Manuel Maria

4874

3

717A

Belardia

LK-71

799

3

9186

Bidea

LK-72

Lesakako Udalaren herri-lurrak

2073

3

433A

Laborantzako lurra

975

3

433C

Askotariko zuhaitzak

LK-73

Lesakako Udalaren herri-lurrak

1947

3

347A

Belardia

5913

3

347B

Belardia

897

3

347C

Belardia

7170

3

347D

Hariztia

LK-74

Oronoz Olaechea, Francisco Javier

2131

3

736A

Belardia

615

3

736B

Belardia

98

3

736C

Hariztia

Instalazio osagarriek ukitutako lurzatiak

FINKA

ZK.

JABEA

ALDI
BATERAKO OKUPAZIOA

m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

LESAKAKO UDAL MUGARTEA

LK-06

Isga Inmuebles SA

817

2

403A

Lurzorua

LK-10

Isga Inmuebles SA

1385

2

392A

Lurzorua

LK-11

Isga Inmuebles SA

518

2

391A

Lurzorua

LK-12

Lesakako Udala

406

2

374A

Lurzorua

LK-13

Lesakako Udala

38

2

463A

Lurzorua

LK-30

Arcelormittal España SA

615

2

670A

Lurzorua

Linea elektrikoa desmuntatzeko lanek ukitutako lurzatiak

FINKA

ZK.

JABEA

ALDI
ATERAKO OKUPAZIOA

m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

LESAKAKO UDAL MUGARTEA

LK-52

Arcelormittal España SA

64

2

669C

Lurzorua

LK-54

Lesakako Udala

74

2

478A

Hariztia

LK-55

Aramburu Alzugaray, Jesús

27

2

671A

Larreak eta zuhaitzak

Elgorriaga Uterga, María José

65

2

671B

Belardia

127

2

671D

Larreak eta zuhaitzak

LK-61

Echarte Tapia, Francisco Javier

21

2

240B

Belardia

LK-64

Ubiria Echarte, Miguel Ángel

26

2

606C

Belardia

60

2

606D

Lurzorua

Saneamendua desmuntatzeko lanek ukitutako lurzatiak

FINKA

ZK.

JABEA

ALDI
BATERAKO OKUPAZIOA

m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

LESAKAKO UDAL MUGARTEA

LK-36

Lesakako Udala

117

2

9159

Bidea

LK-37

Etxegarai Iratzoki, Jon

39

2

470A

Belardia

Echegaray Agara, Miguel María

Etxegarai Diez de Ultzurrun, Maddalen

Echegaray Irazoqui, Mikel

Echegaray Agara, Fernando Maria

LK-38

Ochoteco Alzugaray, Jacinto

57

2

275A

Fruta-arbolak

LK-39

Mendizabal Taberna, Odei

495

2

273B

Belardia

LK-40

Arcelormittal España SA

110

2

271A

Laborantzako lurra

LK-43

Arcelormittal España SA

59

2

268A

Larreak

LK-44

Michelena Petrirena, María Carmen

106

2

460A

Belardia

LK-45

de Otazu Valdez, Nicolás

170

2

269A

Belardia

LK-46

Echeverría Choperena, Miren Edurne

117

2

267A

Belardia

Telefono lineak ukitutako zerbitzuak

FINKA

ZK.

JABEA

EZARRITAKO ZORTASUNA

EUSKARRIA KUTX.

m²

ALDI
BAT.
OKUP.

m²

ZERB. MOTA

KATASTROKO DATUAK

ml

m²

POL.

LURZ.

LUR MOTA

LESAKAKO UDAL MUGARTEA

LK-16

Lesakako Udala

8

TL

-

Kalea

LK-17

Lesakako Udala

55

TL

2

524A

Lurzorua

LK-21

Arruti Aramberri, Jose Antonio

24

TL

2

362A

Baratzea

Terreros Garcia, Ainhoa

LK-22

Lesakako Udalaren herri-lurrak

1

3

26

TL

2

633A

Askotariko zuhaitzak

3

8

5

TL

2

633B

Laborantzako lurra

LK-30

Arcelormittal España SA

59

176

77

TL

2

670A

Lurzorua

LK-31

Oronoz Olaechea, María Carmen

0

11

TL

2

296A

Lurzorua

45

41

170

TL

2

296C

Askotariko zuhaitzak

LK-34

Arrupe Arandia, María Teresa

11

91

22

TL

2

291A

Baratzea

1

6

5

TL

2

291B

Askotariko zuhaitzak

12

96

22

TL

2

291F

Larreak

LK-35

Ochoteco Alzugaray, Jacinto

6

43

19

TL

2

276A

Belardia

LK-55

Aramburu Alzugaray, Jesús

8

74

30

TL

2

671A

Larreak eta zuhaitzak

Elgorriaga Uterga, María José

153

971

11

236

TL

2

671B

Belardia

Hornidurak ukitutako zerbitzuak

FINKA

ZK.

JABEA

EZARRITAKO
ZORTASUNA

EUSKARRIA KUTX.

m²

ALDI BAT. OKUP.

m²

ZERB. MOTA

KATASTROKO DATUAK

ml

m²

POL.

LURZ.

LUR MOTA

LESAKAKO UDAL MUGARTEA

LK-30

Arcelormittal España SA

83

303

4

310

HOR

2

670A

Lurzorua

LK-35

Ochoteco Alzugaray, Jacinto

19

66

4

119

HOR

2

276A

Belardia

LK-36

Lesakako Udala

1

5

24

HOR

2

9159

Bidea

LK-37

Etxegarai Iratzoki,Jon

12

HOR

2

470A

Belardia

Echegaray Agara, Miguel María

Etxegarai Diez de Ultzurrun, Maddalen

Echegaray Irazoqui, Mikel

Echegaray Agara, Fernando Maria

LK-47

Arcelormittal España SA

0

19

HOR

2

242B

Askotariko zuhaitzak

LK-48

Lesakako Udala

11

44

2

38

HOR

2

9143

Bidea

LK-52

Arcelormittal España SA

1

4

2

118

HOR

2

669B

Belardia

LK-53

Lesakako Udala

2

4

4

HOR

2

9146

Bidea

LK-54

Lesakako Udala

18

128

127

HOR

2

478A

Hariztia

LK-58

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

8

HOR

3

691B

NA-4000 Lesakako zeharbidea

Linea elektrikoak ukitutako zerbitzuak

FINKA

ZK.

JABEA

EZARRITAKO
ZORTASUNA

EUSKARRIA KUTX.

m²

ALDI BAT. OKUP.

m²

ZERB. MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ml

m²

LESAKAKO UDAL MUGARTEA

LK-48

Lesakako Udala

7

28

43

LE

2

9143

Bidea

LK-49

Apezteguia Tapia, Antonia

35

143

5

222

LE

2

263A

Belardia

LK-50

Ochoteco Alzugaray, Jacinto

42

169

253

LE

2

262A

Belardia

LK-51

Orbegozo Amorrortu, Gorka

1

2

1

29

LE

2

261C

Larreak

Arzuaga Otaola, María Almudena

LK-52

Arcelormittal España SA

49

198

299

LE

2

669B

Belardia

38

LE

2

669C

Lurzorua

LK-53

Lesakako Udala

105

420

209

LE

2

9146

Bidea

LK-54

Lesakako Udala

5

10

54

LE

2

478A

Hariztia

LK-55

Aramburu Alzugaray, Jesús

1

1

59

LE

2

671C

Larreak eta zuhaitzak

Elgorriaga Uterga, María José

142

LE

2

671D

Larreak eta zuhaitzak

LK-56

Elgorriaga Uterga, María José

174

483

3

780

LE

2

672A

Lurzorua

Aramburu Alzugaray, Jesus

LK-57

Lesakako Udala

55

216

176

LE

Kalea

LK-58

Nafarroako Foru Komunitatea (errepideak)

111

238

3

365

LE

2

691B

NA-4000 Lesakako zeharbidea

LK-61

Echarte Tapia, Francisco Javier

35

102

119

LE

2

240A

Lurzorua

LK-63

Echarte Tapia, José León

55

116

95

LE

2

239A

Lurzorua

33

106

16

LE

2

239B

Belardia

LK-64

Ubiria Echarte, Miguel Ángel

39

82

6

112

LE

2

606A

Lurzorua

5

8

30

LE

2

606C

Belardia

18

19

72

LE

2

606D

Lurzorua

LK-65

Mujica Goya, Jose Antonio

12

12

109

LE

2

577B

Belardia

LK-66

Tellechea Ancizar, Olaia

7

4

73

LE

2

771A

Lurzorua

Iragarkiaren kodea: F2608455