2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa. altzarien erakusketa eta salmenta
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 62 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua; 17/2020 Foru Legeak arautu zituen ingurumenean eragina duten jarduerak).
Espediente zenbakia: 557/2026.
Sustatzailea: Azkogames SL.
Jarduera: aldaketa ez-funtsezkoa, altzarien erakusketa eta salmentako jardueran.
Tokia: Martzillako errepidea z.g. (11. poligonoko 395. eta 396. lurzatiak).
Azkoienen, 2026ko ekainaren 12an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2608647