126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Aldaketa 2026rako zerga-tasetan

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2026ko maiatzaren 8an egindako bilkuran, 2026rako zerga-tasa gehigarri hauek onartzea erabaki zuen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik aurrera indarrean egongo direnak:

–Tasa, autokarabanak eta ibilgailu kanperizatuak aparkatzeko gunera sartzeagatik (Arrazola): 10,00 euro eguneko.

–Tasa, Kultur Olan komunak erabiltzeagatik. Eraikinera bainu-eremua erabiltzeko bakarrik sartzen direnek 0,50 euro-ko tasa ordaindu beharko dute. Taberna-kafetegian kontsumitzen dutenek edo erakusketetara sartzen direnek fitxa bat izango dute bainuak doan erabili ahal izateko.

Orain arte ezarritako gainerako zerga-tasek indarrean jarraituko dute.

Ariben, 2026ko ekainaren 11n.–Batzarreburua, Carlos Bueno Reca.

Iragarkiaren kodea: L2608631