126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2/2026 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2026ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 14an. Jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Donamarian, 2026ko ekainaren 12an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

2/2026 AURREKONTU-ALDAKETA

Gastu berria:

1 1650 62300 Argiteria publikoa berritzea: 15.000 euro.

Finantzaketa:

1 7508004 Argiteria publikoaren dirulaguntza: 8.100 euro.

1 87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako (2025): 6.900 euro.

Iragarkiaren kodea: L2608669