2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
2/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Beireko Udalak, 2026ko ekainaren 16ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako aldaketa hau 2026ko gastu-aurrekontuan:
2/2026 aurrekontu-aldaketa: aparteko kredituaren espedientea, 18.000 eurokoa, Beireko udal hilerrian nitxoak eraikitzea finantzatzeko. Espedientea finantzatuta dago gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin, zeina hain zuzen ere 18.000 eurokoa baita.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau udal iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Epe hori iraganik, erreklamazio edo alegaziorik egin ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat joko da. Erreklamaziorik edo alegaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketa behin betiko onetsiko da.
Beiren, 2026ko ekainaren 16an.–Alkatea, María Pilar Sánchez Ongay.
Iragarkiaren kodea: L2608897