2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Ordenantza, ibilgailu elektrikoak kargatzeko Udalak kiroldegian kudeatuko dituen puntuen prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalaren Osoko Bilkurak, 2026ko maiatzaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ibilgailu elektrikoak kargatzeko Udalak kiroldegian kudeatuko dituen puntuen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325,1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek ordenantza aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ahal ditzaten.
Behin-behinean onetsitako ordenantza behin betiko onetsiko da ez bada erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten.
Lekunberrin, 2026ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
Iragarkiaren kodea: L2608613