1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Nahitaezko fasea, ingurumen baimen integratuaren funtsezko aldaketa eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduran, Erriberako Mankomunitateak sustaturik.
Bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legea garatzen duen Emisio Industrialen Erregelamenduaren 15. artikuluarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen aipatu erregelamendua), aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.
Espediente mota | Ingurumen baimen integratua eta ingurumen inpaktuaren ebaluazioa. Jendaurreko informazioa eta kontsultak. |
Espedientearen kodea | 0001-0225-2026-000005 | Hasiera eguna | 2026/06/08 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | Sartu gabeko zentroa |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | I. eranskina / 5.5 |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | I. eranskina / 5.4 |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | I. eranskina / 8.c) taldea |
Instalazioa | Hondakinen tratamendua eta hondakin ez-arriskutsuen hondakindegia |
Titularra | ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA |
Ingurumen identifikaziorako zenbakia | 3123201990 |
Tokia | 46. poligonoko 432. lurzatia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 604.726,000 eta Y: 4.658.178,000 |
Udalerria | Tutera |
Proiektua | Isurketarako ontzi berria |
Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa | Ingurumen Zuzendaritza Nagusia |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkezten ahalko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus) dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez. –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Ikusgai dagoen dokumentazioa | –Ingurumen baimen integratuaren proiektua –Ingurumen inpaktuaren azterketa |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx |
Iruñean, 2026ko ekainaren 18an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.
Iragarkiaren kodea: F2608864