126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Indargabetzea Hirigintzako eta ingurumeneko txostenak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Aranaratxeko Udalak, 2026ko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Hirigintzako eta ingurumeneko txostenak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.

Iragarkia argitaratu ondoan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsita geratuko da ordenantzaren indargabetzea.

Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aranaratxen, 2026ko ekainaren 11n.–Alkatea, David Azparren Lana.

Iragarkiaren kodea: L2608589