126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Martzillako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko otsailaren 5ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00658.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200100658

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

–Lote bakarra:

Martzillako 3114. finka

Liburukia: 2093. Liburua: 98. Orria: 142. Inskripzioa: 2, Tafallako Jabetza Erregistrokoa.

Erregistro kode bakarra: 31016000490833

Finkaren hitzez hitzeko deskribapena:

Hiri-finka: Lehenengo solairua eta etxearen atzean dagoen eskorta estali gabe bat, ezkerrekoa fatxadari begira, kaletik sartzeko ate independentea duena. Pisuak ehun metro koadroko azalera du, eta eskortak hamaika metro koadrokoa. Finka nagusiaren muga berberak ditu; goiko aldetik, bigarren solairuarekin egiten du muga, eta behekotik, beheko solairuarekin, zeina Isaac Ezquerro jaunaren esku gelditzen baita, ataria eta eskailera-zuloa izan ezik, azken hori komuna baita. Calvo Sotelo kaleko lehen zenbakia duen etxe baten zatia da. Zati horren balioa higiezinaren balio osoaren herena dela finkatzen da.

Titulartasuna: Deskribatutako finka Eliecer Caspe Litago jaunaren izenean agertzen da, Agustina Preciado Azcona andrearen jaraunspenaren bidez jaso baitzuen, bi mila eta zazpiko azaroaren hogeita zortzian Rafael Salinas Frauca Azkoiengo notario jaunaren aurrean egiletsitako eskrituraren arabera (protokolo-zenbakia: 2317). Eskritura hori bi mila eta zazpiko abenduaren hemeretzian inskribatu zen.

Katastroko erreferentzia: Martzillan. 3. poligonoa, 108. lurzatia, 1. azpiarea.

–1. hiri unitatea. Ana Velasco kalea 2-B behea. Nekazaritzako biltegia, 12,00 metro koadrokoa. Ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000001841396GX.

–4. hiri unitatea: Ana Velasco kalea 2-B, 1. solairua. Etxebizitza, 89,00 metro koadrokoa. Ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000001841399 KW.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko ekainaren 24an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2609185