1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
5D/2026 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna Nafarroa (EHNE NAFARROA) izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000184; lehengo gordailu zenbakia: 31/210).
Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.
Gordailutzeko eskaera Patxiku Irisarri Elizagoien jaunak egin zuen, 31/2026/000074 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.
2026ko maiatzaren 30ean egindako EHNE-Nafarroaren VIII. Biltzar Orokor Arruntean, erabaki zen elkarte horren estatutuetako 15., 23., 24.B) eta 39.A) artikuluak aldatzea.
Felipe Etxetxikia Juanbeltz jaunak sinatu zuen ziurtagiria, idazkari nagusia den aldetik, eta lehendakaria den Fermin Gorraiz Echamendi jaunak oniritzia eman du.
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.
Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Iruñean, 2026ko ekainaren 15ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
Iragarkiaren kodea: F2608697