2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena
Olorizko Udalak, 2026ko ekainaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (https://oloriz.sedelectronica.es).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Oloritzen, 2026ko ekainaren 16an.–Alkatea, Raúl León Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2608738