2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EUGIKO KONTZEJUA
Ordenantzen tarifak 2026rako
Eugiko Kontzejuko Batzarrak, 2026ko martxoaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ordenantzen tarifak 2026rako.
Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2026ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 20an.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, tarifa horiek behin betiko onetsi dira, eta testu osoa argitaratzen da.
Eugin, 2026ko ekainaren 8an.–Mankomunitateko burua, Eduardo Rodriguez García.
ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA BIDE PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK
I. epigrafea.–Lurzoruaren erabilera eta aprobetxamendu bereziak.
I.1. Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak:
22,02 euro metro koadroko, urtean, aprobetxamendua urte osoan egiten bada (erabilera hilabeteka egiten bada, horren heinekoa ordainduko da).
0,52 euro metro koadroko, egunean, aprobetxamendua urtean 30 egun baino gutxiagotan egiten bada.
I.2. Merkatu eta azoka txikiak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko:
–Elikagai, arropa eta oinetakoak saltzea: 0,52 euro egunean.
–Eskulanak, liburuak, numismatika eta kulturakoak diren beste gauza batzuk saltzea: 0,52 euro egunean.
I.3. Banketxeetako jarduerak: eremu publikora jotzen duen fatxadan paratzen diren kutxazainak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 1,09 euro egunean.
I.4. Kioskoak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 0,52 euro egunean.
Herriko zaindariaren jaietan, 3,31 euro metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean; gehienez ere, 163,56 euro egunean.
I.5. Taberna-ibilgailuak: 0,52 euro egunean, metro koadro edo zatiki bakoitzeko.
Herriko zaindariaren jaietan, 3,31 euro metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean; gehienez ere, 163,56 euro egunean.
I.6. Edukiontziak, material bilketa, obretako etxolak eta gisako gainerako elementuak.
–Edukiontzi eta egun bakoitzeko: 0,35 euro.
–Obretako etxola eta egun bakoitzeko: 0,35 euro.
–Material bilketagatik, metro koadroa egunean: 0,22 euro.
–Gisako gainerako elementuengatik, metro koadroa egunean: 0,22 euro.
I.7. Salmentetarako etxolak, jostetarako eta ikuskizunetarako instalazioak: 0,52 euro metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean.
Herriko zaindariaren jaietan, 3,31 euro metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean; gehienez ere, 163,56 euro egunean.
I.8. Publizitaterako erabilera:
–Hesiak eta zutoinbakarrak, metro koadroa egunean: 0,54 euro.
–Banderatxoak, metro koadroa egunean: 1,09 euro.
–Iragarki kartelak, metro koadroa urtean: 49,57 euro.
–Eraikin publikoetako fatxadetan kartelak eta bestelakoak paratzeagatik: 49,57 euro metro koadroko, urtean.
I.9. Aldamioak: 0,19 euro egunean, zutoin edo beso bakoitzeko.
I.10. Garabiak: okupazio bakoitzeko, 198,62 euroko kuota sorraraziko da. Okupazioa sei hilabete baino luzeagokoa bada, 99,31 euroko beste kuota bat sorraraziko da, hurrengo seihilekoaren lehengo egunean.
I.11. Karabanak, atoiak eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean (dena den tasa ordaintzeak ez du esan nahi baimena dagoenik). Egun edo zati bakoitzeko: 0,52 euro.
I.12. Nolanahiko gaiak saltzeko makina automatikoak: 0,52 euro metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean.
Herriko zaindariaren jaietan, 3,31 euro metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean; gehienez ere, 163,56 euro egunean.
I.13.1. Jarduera ekonomikoez bestelako erabilera edo aprobetxamendua, metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 1,09 euro egunean.
1.13.2. Jarduera ekonomikoez bestelako erabilera edo aprobetxamendua, hesiak eta jarduera ekonomikoa ez den edozein okupazio, hamar metro koadroko azalera bakoitzeko: 0,23 euro egunean.
II. epigrafea.–Lurgainaren erabilera eta aprobetxamendu bereziak.
Lurgainean egiten diren erabilera edo aprobetxamenduetan aplikatu beharreko tarifak "Jarduera ekonomikoez bestelako erabilera edo aprobetxamendua" izeneko I.13.1. epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.
III. epigrafea.–Lurpearen erabilera eta aprobetxamendu bereziak.
III.1. Instalatutako biltontzi bakoitzeko, urtean: 49,57 euro.
III.2. Gutxieneko kuota, gas-hornidurako sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik:
–Metro lineala, urtean: 5,50 euro.
ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA EUGIKO HERRIKO BIDEEN ETA BASOKO PISTEN ERABILERA
Hona hemen tasaren zenbatekoa: 2,70 euro tona bakoitzeko, zura nahiz eraikuntzako materialak, makina handiak, ondasunak eta tresneria garraiatzen direnean.
ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA KONTZEJUKO HERRI-LURRETAKO LURZORUA, LURPEA ETA LURGAINA OKUPATZEA
Tasaren zenbatekoa zehaztuko da instalazioak okupatutako metro linealen arabera, eta horretarako tarifa hauek aplikatuko dira:
–Herri-lurra okupatzea ur edo gas hodiekin. Metro lineal bakoitzeko: 15,00 euro urtean.
–Herri-lurra okupatzea edozein motatako hodiekin, zabalera 50 cm baino gehiago izanik, zabalera hori gainditzen duten 50 cm-ko edo horren zati bakoitzeko eta metro lineal bakoitzeko: 5,80 euro urtean.
–Lurpea, lurzorua edo lurgaina edozein motatako kableen bidez okupatzea, metro lineal bakoitzeko: 15,00 euro urtean.
–Herri-lurra okupatzea zutoin, transformazio zentro, etxola edo erregistroekin, metro koadro bakoitzeko: 10,00 euro urtean.
–Herri-lurra okupatzea edozein motatako gaiak bildu edo biltegiratzeko, metro koadro bakoitzeko: 10,00 euro urtean.
Horretaz gainera, herri-lurretako lurpea, lurzorua eta lurgaina edozein motatako instalazioen bidez aprobetxatzeko lizentzia edo baimena hartzeagatik interesdunak 50,00 euroko tasa ordaindu beharko du.
ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA EUGIKO HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK
–Laborantzako herri-lurzatiak erabiltzeko kanona, baratzeetarako: 0,27 euro/m².
–Laborantzako herri-lurzatiak erabiltzeko kanona, baratzeetarako izan gabe: 0,10 euro/m².
–Larreetarako lurzatien kanona:
- Ardi edo ahuntz bakoitzeko: 1,29 euro.
Gizarte Segurantzaren sisteman inskribaturik badaude nekazaritzako norberaren konturako langile gisa: 0,65 euro.
- Behi edo zaldi bakoitzeko: 13,00 euro.
Inskribaturik badaude nekazaritzako norberaren konturako langile gisa: 6,50 euro.
- Europar Batasunaren Nekazaritza Politikarako ziurtaturiko hektarea bakoitzeko: 3,26 euro.
Nagusiki nekazari direnak: 0,00 euro.
–Epaitzen kanona: 3,24 euro/tona.
–Botata dagoen egurraren herritarrendako aprobetxamendua: 6,00 euro/tona.
–Etxebizitzaren inguruko lurraren kanona: 0,27 euro/m².
–Industriarako lurra okupatzeko kanona: 0,32 euro/m².
–Iturbegietatik ura hartzeko kanona: 0,10 euro/m³.
IROSO GIZARTE ETXEA ERABILTZEKO ERREGELAMENDUA
–Bizilagunek gelak erabiltzea, xede sozialarekin: doan.
–Bizilagunek gelak erabiltzea, erabilera pribaturako: 10,00 euro/ordu.
–Bizilagunak ez direnek gelak erabiltzea, xede sozialarekin: 10,00 euro/ordu.
–Entitate publikoek gelak erabiltzea doako jardueretarako: doan.
–Entitate publikoek gelak erabiltzea xede ekonomikoko jarduerak egiteko: 10,00 euro/ordu.
–Enpresek gelak erabiltzea, jarduera pribatuetarako: 15,00 euro/ordu.
–Gelak erabiltzea "coworking" delakoa egiteko: 15,00 euro/ordu.
–Inprimagailua erabiltzea:
- 0,10 euro/kopia zuri-beltzean.
- 0,15 euro/kolorezko kopia.
ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA EUGIKO LARRAIN-TOKI PILOTALEKUAREN ERABILERA
–Pilotalekua argirik gabe erabiltzea: 15,00 euro, ordu eta erdia.
–Pilotalekua argiarekin erabiltzea: 18,00 euro, ordu eta erdia. Prezioaren barrenean hartzen da aldagelak eta kantxa ondoko dutxak erabiltzeko eskubidea.
–Eugiko bizilagunak erabiltzeko tasa ordaintzetik salbuetsita daude, baina argia erabiltzeko tasa ordaindu beharko dute: 3,00 euro, ordu eta erdia.
–Pilotalekua Kontzejuak baimentzen dituen erabilerez beste batzuetarako tasa hauxe izanen da:
- Pilotalekuaren erabilera orokorra: 15,00 euro/ordu.
- Erabilera, banakakoa: 2,00 euro, ordu eta erabiltzaile bakoitzeko.
- Taldeek gaua bertan egitea: 5,00 euro erabiltzaile bakoitzeko, aldagelak eta dutxak erabiltzeko eskubidearekin.
ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA HILERRIAREN ERABILERA
–Ehorzketak: 150,00 euro.
–Desobiratzeak: 150,00 euro.
–Berriro ehorztea: 75,00 euro.
–Nitxoen kontzesioa, 20 urterako: 150,00 euro.
–Horma-hilobien kontzesioa, 20 urterako luzapena: 150,00 euro.
–Kolunbarioaren kontzesioa, 30 urterako: 150,00 euro.
–Kolunbarioen kontzesioa, 30 urterako luzapena: 150,00 euro.
–Nitxoen edo kolunbarioen kontzesio berriak, hilobian beste gorpuzki batzuk edo errautsen kutxak daudenean: aipatutako tarifak aplikatuko dira, baina %10 murriztuta, aurreko kontzesioa edo haren luzapena bukatzeko falta den urte bakoitzeko.
ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EMAN ETA TRAMITATZEKO TASAK
–Ziurtagiriak: 0,60 euro folio bakoitzeko.
–Interesdunak emandako agirien fotokopiak:
- 0,10 euro/kopia zuri-beltzean (A4).
- 0,15 euro/kolorezko kopia (A4).
- 0,20 euro/kopia zuri-beltzean (A3).
- 0,25 euro/kolorezko kopia (A3).
–Kontzejuaren artxiboan dauden agirien fotokopiak:
- 0,60 euro/kopia zuri-beltzean (A4).
- 0,65 euro/kolorezko kopia (A4).
- 0,70 euro/kopia zuri-beltzean (A3).
- 0,75 euro/kolorezko kopia (A3).
EUGIKO ERREGE ARMA OLAREN AURRIAK IKUSTEKO TALDEENDAKO HITZARTUTAKO BISITA GIDATUAK
Eugiko Errege Arma Olaren aurriak ikusteko taldeendako hitzartutako bisita gidatuak aldez aurretik eskatu behar dira, eta 3 euro ordaindu beharko dira lagun bakoitzeko.
Iragarkiaren kodea: L2608280