2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentzia ematea. Ibilgailuen garbitegia
Aditzera ematen da jarduera sailkaturako lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena (hori dena, honako hauetan ezarritakoarekin bat: 17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena; eta 26/2022 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, foru-lege horren erregelamendua onesten duena):
Espediente zenbakia: 8/2026/AACC.
Sustatzailea: Plenergy Grupo SL.
Jarduera: ibilgailuen garbitegiaren jarduera ezartzea.
Tokia: udal industrialdea, Corellako errepidea 2-bis, (6. poligonoa, 23. lurzatia, 1. azpieremua, 3., 12. eta 14. unitateak eta 10.aren zati bat).
Lizentzia eman den eguna: 2026-06-12.
Tuteran, 2026ko ekainaren 12an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2608674