1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agenteen plaza batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendaren aurka.
Nafarroako Foruzaingoko agenteen plaza batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren barruan, zeina Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 1247E/2026 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen, 1374 IPZa duen foruzain-agenteak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendaren aurka. Zerrenda hori Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 4080E/2026 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2026ko ekainaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2608876