2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Murillo el Frutoko Udalak, 2026ko martxoaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Murillo el Frutoko udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa.
Hasierako onespenaren erabakia jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak egin zitzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2026ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 28an.
Aipatutako epea erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iraganik, hasierako onespenaren erabakia, jarraian osorik ematen baita, behin betikoa bilakatuko da, 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluaren azken paragrafoari jarraituz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Murillo el Fruton, 2026ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.
ALDAKETAK
Bat.–Ordenantzaren 19. artikulua aldatzea:
Honako hau dioen tokian:
"Ehorzketak 10 urte iraunen du gutxienez, non ez duen epaile batek bestelakorik ezartzen agindu batean".
Honako hau behar du:
"Ehorzketak 5 urte iraunen du gutxienez, non ez duen epaile batek bestelakorik ezartzen agindu batean".
Iragarkiaren kodea: L2608701