2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ENERITZ
Lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2026ko lehen seihilekoa
Alkatearen 2026ko ekainaren 11ko ebazpen baten bidez onetsi ziren aurtengo lurraren kontribuzioaren likidazioari dagozkion kuotak. Orobat, ezarri zen lehen seihilekoan borondatez ordaintzeko epea izanen dela 2026ko ekainaren 15etik uztailaren 15era, biak barne. Hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Jakinarazpenean adierazitako banketxean ordaindu behar dira; ordainagiri helbideratuak, berriz, borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira, kobratzeko.
Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, eta epe exekutiboko errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta, behar denean, sortzen diren kostuak ere bai.
Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
Eneritzen, 2026ko ekainaren 12an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.
Iragarkiaren kodea: L2608642