1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1409/2026 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, deialdia egiten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterraren esparruan 2025-2026 ikasturtean egindako master amaierako lan (MAL) hoberenak saritzeko.
Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedra Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (INAI) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetzarako tresna bat da, eta genero ikasketen eta ikasketa feministen ikerketa, zabalkundea eta aintzatespen akademikoa sustatzeko helburua du.
Hori horrela, Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedraren Jarraipen Batzorde Mistoak, 2026rako jarduera-programan, genero ikasketen eta ikasketa feministen arloko master amaierako lanak (MAL) saritzeko deialdiaren oinarriak onestea erabaki zuen, ezagutza kritiko eta zorrotza bultzatzen lagunduko duten lanak sustatzeko, bai jakintza arloari dagokionez, bai Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterraren esparruan.
Xedea da Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterreko MALak balioestea eta bultzatzea eta haiei aintzatespen akademikoa ematea, bai eta ezagutzaren sorkuntza sustatzea ere, gizartearen eta erakunde garrantzitsuen eskaerei eta katedra horrek jasotakoei erantzun bat emate aldera.
Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedraren Jarraipen Batzorde Mistoak egin duen akta.
Ikusirik Unibertsitateko Zerbitzu Juridikoak egin duen txostena.
Ikusirik Kontabilitate Atalak egindako kreditu-erreserbaren ziurtagiria eta zerga tratamenduari buruzko txostena.
Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterraren esparruan 2025-2026 ikasturtean egindako master amaierako lan hoberenak saritzeko deialdia.
Bigarrena.–Deialdi honek sarietarako sortzen duen gastua baimentzea, 3.000 eurokoa. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedraren aurrekontuaren bidez finantzatuko da.
Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2026ko ekitaldirako duen gastuen aurrekontuetako partida honen kargura ordainduko da:
30.30.00.857A-0380-480.25 Katedren Sariak 3.000,00 euro EX2026/0001386.
Hirugarrena.–500,00 euroko sei sari emateko deialdia egitea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterraren esparruan 2025-2026 ikasturtean egindako master amaierako lan hoberenak saritzeko.
Laugarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrari, Kontabilitate Atalari, Ikerketa Zerbitzuari eta Barne Kontrolerako Zerbitzuari.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea. Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedraren web orriaren bidez zabaltzen ahalko da ebazpen hau.
Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argiratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2026ko ekainaren 23an.–Ikerketako errektoreordea, Martín Larraza Quintana.
I. ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GENERO, EMAKUME ETA BERDINTASUN GAIETAKO UNIBERTSITATE MASTERREKO MASTER AMAIERAKO LAN HOBERENAK SARITZEKO DEIALDIAREN OINARRIAK
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedra Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (INAI) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetzarako tresna bat da, eta genero ikasketen eta ikasketa feministen ikerketa, zabalkundea eta aintzatespen akademikoa sustatzeko helburua du.
Hori horrela, Katedraren Jarraipenerako Batzorde Mistoak erabaki du sei sari emateko deialdia egitea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterraren esparruan 2025-2026 ikasturtean egindako master amaierako lan hoberenak saritzeko.
1.–Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea da genero ikasketen eta ikasketa feministen arloko master amaierako lanen (MAL) sariak emateko prozedura arautzea, modu horretan ezagutza kritiko eta zorrotza bultzatzen lagunduko duten lanak egitea sustatzeko 2025 2026 ikasturtean, bai jakintza-arlo horretan, bai Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterraren esparruan.
2.–Finantzaketa.
Deialdi honek 3.000,00 euroko aurrekontua du osotara. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2026ko gastuen aurrekontuko 30.30.00.857A-0380-480.25 Katedren Sariak (EX2026/0001386) izeneko partidaren kargura ordainduko dira.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrak jarriko du diru kopuru hori.
3.–Sariak.
500 euroko sei sari emanen dira, bi kategoriatan banatuta:
1. Hiru sari bideratutako ikerketa-lerroetan egindako master amaierako lan hoberenentzat; Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (INAI) eta gizarte erakundeen eskaera espezifikoei erantzuteko egiten direnak hartuko dira bideratutako ikerketa-lerroetan egindakotzat.
2. Hiru sari ikasleek hautatutako ikerketa-lerro irekietan garatutako master amaierako lan hoberenentzat, Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterraren esparruan.
Halako sariak ondare irabazpentzat hartzen dira Nafarroan, eta ez dute atxikipenik, ez baitira lehiaketa, joko edo zozketetan parte hartzearen ondoriozko sariak.
4.–Hautagai izateko baldintzak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterreko ikasleak lehiatzen ahalko dira, baldin eta 2025 2026 ikasturtean defendatu badute MALa eta 8ko kalifikazioa edo hortik gorakoa lortu badute epaimahai ebaluatzaile ofizialetan.
5.–Hautagaitzen aurkezpena.
Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedraren Jarraipen Batzorde Mistoak ofizioz aintzatetsiko ditu sariak, aurrez Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterraren esparruan 2025-2026 ikasturtean egindako MALetako epaimahaiek proposatuta.
6.–Saridunen betebeharrak.
Saria jasotzeko, MALaren 1.000 eta 1.500 hitz arteko laburpen bat aurkeztu beharko da, ezinbestean, catedra.genero@unavarra.es helbide elektronikoan, sariak emateko ebazpena Unibertsitateko iragarki ohol elektronikoan argitaratu eta biharamunetik hasita zazpi egun balioduneko epean.
Saridunek askatasunez erabiltzen ahalko dute esleitutako diru kopurua.
Saridunek konpromisoa hartzen duten sariak emateko ekitaldian parte hartzeko eta MALen emaitzak gizarteratze aldera Katedrak antolatzen dituen jardueretan laguntzeko.
Katedrarekin zerikusirik ez duen aurkezpen publikorik eginez gero (jardunaldietan, hitzaldietan, argitalpenetan eta abar), MALa zein esparru instituzionaletan landu zen aipatu beharko dute, eta baita NUPeko Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterra nahiz saria lortu izana ere; horrez gain, Katedraren eta Unibertsitatearen logotipo ofizialak txertatu beharko dituzte.
7.–Ebaluazio irizpideak.
MALa ebaluatzeko epaimahai ofizialetan kategoria bakoitzean kalifikaziorik handiena lortzen duten hiru lanak sarituko dira.
Berdinketarik gertatuz gero, Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedraren Jarraipen Batzorde Mistoak erabakiko du zein lanek merezi duten saria, irizpide hauen arabera:
a) Proposamenaren kalitatea eta originaltasuna, eta metodologia, proiektuaren diseinua eta lan egiteko planteamendua zenbateraino doitzen zaizkien ezarritako helburuei (10 puntu).
b) Ekarpenek genero ikasketen eta ikasketa feministen arloan izaten ahal duten eragina (10 puntu).
c) Proiektuaren emaitzen aplikazioa genero desparekotasunak ezabatzeko (10 puntu).
8.–Sariaren esleipena.
Epaimahaiak Unibertsitateko Ikerketako errektoreordeari igorriko dio sariak emateko proposamena, eta, hark dagokion ebazpena eman ondoren, Unibertsitateko iragarki ohol elektronikoan eta Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedraren web orrian argitaratuko da.
Ikerketako errektoreordeak sariak behin betiko esleitzeko emandako ebazpenaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari zuzendua, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu eta biharamunetik aurrera.
9.–Sari banaketa.
Sariak ekitaldi publiko batean banatuko dira. Ekitaldi hori arestian aipatutako ebazpenean iragarriko da, eta saridunei bertara agertzeko dei eginen zaie.
10.–Datuen babesa.
Lehiaketan parte hartzen dutenen datuak deialdiko sariaren esleipena ebaluatzeko erabiliko dira. 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren (EB) araberakoa izan behar da datuen tratamendua (Erregelamenduak pertsona fisikoen babesari buruzko arauak ezartzen ditu datu pertsonalen tratamenduari dagokionez).
Datu hauek tratatuko dira: sarirako hautagaien identitatea (izen-deiturak eta NAN zenbakia), harremanetarako datuak, datu akademikoak, bankuko datuak eta ordainketarako beste datu batzuk. DBEOren 6.1.e) artikuluaren arabera, datuen tratamenduaren helburua Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrari lotutako sariak antolatzea eta ematea da.
Interes publikoko xedea da hori, eta honako hauek ditu oinarri juridikoak, besteak beste: Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legea eta Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoa.
Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da. Parte-hartzaileek zilegi izanen dute bere datuetara sartzeko, informazioa lortzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta beste eskubide batzuk erabiltzea Datuak Babesteko delegatuaren aurrean: delegado.protecciondatos@unavarra.es.
11.–Argitaratzea eta zabaltzea.
Deialdi honetako oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedraren web orrian argitaratuko dira.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrak bere web orria erabiliko du deialdi hau, haren oinarriak eta hura aplikatzeko gainerako egintzak zabaltzeko, edo mezu elektronikoak bidaliko dizkiete interesdunei edo publizitaterako egokiak iruditzen zaizkien beste bide edo tresna batzuk erabiliko ditu.
12.–Errekurtsoak.
Deialdiaren eta haren oinarrien aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari zuzendua, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iragarkiaren kodea: F2609192