2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
26-00795 gora jotzeko errekurtsoa, kalte-ordaina ukatzeari buruz
Irunberriko Udaleko alkate Rocío Monclús Manjónek, 2026ko ekainaren 16an, jarraian hitzez hitz jasoko den ebazpen hau eman zuen:
"Ebazpena, 2026ko ekainaren 16an Irunberriko Udaleko alkate Rocío Monclús Manjónek emana, zeinaren bitartez epatzen baitira pertsona eta erakundeak, baldin eta haien eskubide eta interes legitimoak ukitzen ahal baditu Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako 26-00795 gora jotzeko errekurtsoaren baiespenak. Errekurtso hori aurkeztu zen alkatearen 2026ko martxoaren 17ko ebazpen baten aurka (ebazpen horren bidez ezetsi zen gora jotzeko errekurtso bat, zeina jarri baitzen kalte-ordaina ukatzeari buruzko alkatearen otsailaren 5eko ebazpen baten aurka).
Ikusirik 2025eko maiatzaren 22an udal honen erregistroan sartu zela Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia bat, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako gora jotzeko 26-00795 errekurtsoari buruz, zeina aurkeztu baitzen alkatearen 2026ko martxoaren 17ko ebazpen baten aurka (ebazpen horren bidez ezetsi zen gora jotzeko errekurtso bat, zeina jarri baitzen kalte-ordaina ukatzeari buruzko alkatearen otsailaren 5eko ebazpen baten aurka). Horrenbestez, eta baliatuta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1k) artikuluan aitortuta ahalmenak,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Pertsona eta entitateak epatzea, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baiespenak ukituak gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete.
Bigarrena.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea egindako epatze deien jakinarazpen-eginbideak, espedientean sartzeko.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari jakinaraztea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean".
Irunberrin, 2026ko ekainaren 16an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L2608725