1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
167/2026 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, "Egabarrengo hondakin uren araztegia berritzea" izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak apirilaren 20an emandako 120/2026 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta Jurramendiko Mankomunitatea deklaratu zen desjabetze espedientearen onuradun. Ebazpen hori 2026ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 7koan.
Epe hori alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Behin betiko onestea "Egabarrengo hondakin uren araztegia berritzea" izeneko proiektua, baita ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere; onespen honek erabilera publikoko deklarazioa eta okupatzeko beharra dakartza.
2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, San Adriángo eta Azagrako udaletako iragarki-tauletan eta Jurramendiko Mankomunitatekoan. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Jurramendiko Mankomunitateari, San Adriángo eta Azagrako udalei, Nafarroako Toki Azpiegiturak SAri (NILSA) eta desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideak dituztenei, eta adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2026ko ekainaren 9an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F2608481