Iragarkia
123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZANGOZA
Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko
Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua; gainerako aplikazio arauak, eta deialdi honen oinarriak.
Zangozan, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
OINARRIAK
1. oinarria.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea administrari-ofizialaren plaza bat, Langileriaren Arlokoa, Zangozako Udalaren zerbitzura jarduteko. Plaza C mailakoa da, funtzionarioen araubidekoa, eta plantilla organikoan 10.8 zenbakia du.
1.2. Plaza lortzen duen izangaia funtzionario bihurtuko da, izanen ditu langileen arloan indarrean dauden xedapenek adierazten dituzten eskubide eta betebehar guztiak, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatuko da, eta alta emanen zaio, araubide horrek Zangozako Udalarentzat ezartzen duen babesaren pean.
1.3. Lanaldi osoan jardun beharko da. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira une oro, eta organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dituzte, beharrezkoa baldin bada.
2. oinarria.–Baldintzak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
Parte har dezakete, orobat, Espainiako nazionalitatea dutenen eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek –baldin zuzenbidez bananduta ez badaude–, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.
c) Batxilergoko titulua edo bigarren mailako Lanbide Heziketakoa izatea, edo horietako baten baliokidetzat jotako beste titulu bat, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide-kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu ere.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, beren estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.
2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3. oinarria.–Eskabideak eta horiek aurkezteko epea.
3.1. Parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Antsoaingo Udalaren erregistroan (Kale Nagusia 35, 31400 Zangoza), Udalaren egoitza elektronikoko erregistro elektronikoan (https://sedeelectronica.sanguesa.es) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako baten bitartez, 20 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
Eskabidea aurkezten bada 39/2015 Legean ezarritako beste erregistroren batean, eta eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barnean, sanguesa@sanguesa.es helbide elektronikora igorri beharko da deialdian parte hartzeko eskabidea, eta adierazi beharko da zer erregistrotan aurkeztu den dokumentazio osagarria.
Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, hura ziurtatu aurretik.
Eskabideak aurkeztuko dira deialdi honen I. eranskineko ereduari jarraikiz. Eskabidean izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela hautapen-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintza guzti-guztiak. Zangozako Udalaren egoitza elektronikoan ere eskuratzen ahalko da eskabide-eredua.
Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahal dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.
3.2. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Parte hartzeko I. eranskineko eskabidearekin batera, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, eskaneaturik:
a) Indarreko NANaren edo pasaportearen kopia.
Europar Batasuneko beste estatu kideetako izangaien kasuan, jatorrizko herrialdeko nortasun agiri balioduna, indarrean dagoena, non agertu beharko baita titularraren nazionalitatea, edo pasaportea.
Espainiako herritarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko herritarren ezkontide direnek, herritar horien ondorengoek eta –zuzenbidez bananduta ez badaude– ezkontidearen ondorengoek, 21 urtetik beherakoak badira, edo hortik gorakoak, baldin haien kontura bizi badira, pasaportea eta Europar Batasunean bizi den baten ahaide izatearen txartela; betiere, ez badira Europar Batasuneko estatu bateko herritarrak (hala izanez gero, aurreko apartatuan azaldutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute).
b) 2.1.c) oinarriko baldintza frogatzen duen tituluaren kopia.
c) 6.1 oinarrian ezarritakoaren arabera alegatutako merezimenduen frogagirien kopia.
d) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu beharko dute:
–Organo eskudunak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, onartzen diona prestazio bat jasotzeko eskubidea, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
Egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek (probak egiteko denboretan eta/edo baliabideetan) komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa eransten ahal dute hura justifikatzeko.
3.3. Aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira onartuko deialdian, eta ordura arteko jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.
3.4. Izangaiek helbide elektroniko bat adieraziko dute eskabidean, jakinarazpenak jasotzeko.
3.5. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4. oinarria–Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpena emanen du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Zangozako Udalaren egoitza elektronikoan, deialdiaren fitxan.
4.2. Behin-behineko zerrenda deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iragan eta horiek ebatzi ondoren, alkateak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, aditzera emanik, orobat, deialdi honetan ezarritako hautaprobak egiteko lekua, eguna eta ordua. Ebazpen hori Zangozako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.
4.4. Izangairen bat kanporatzen bada hautapen-prozesutik berari egotz dakiokeen arrazoi batengatik, ez zaizkio parte hartzeko tasak itzuliko.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Javier Solozábal Amorena, Zangozako Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Marta Tiebas Lacasa, Zangozako Udaleko zinegotzia.
Epaimahaikidea: Etienne Alzate Figueras, Xabierko eta Ezporogiko udaletako idazkari kontu-hartzailea.
Ordezko epaimahaikidea: Jesús Miguel Erburu Arbizu, Eguesibarko Udaleko idazkaria.
Epaimahaikidea: Juan Carlos González Muñoz, Esako Udaleko idazkari kontu-hartzailea.
Ordezko epaimahaikidea: Maider Ureta Aizcorbe, Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuneko idazkari kontu-hartzailea.
Epaimahaikidea: Javier Lizarraga Liberal, Zangozako Udaleko langileen ordezkariek izendatua.
Ordezko epaimahaikidea: Nicolás Escott Sáez, Zangozako Udaleko langileen ordezkariek izendatua.
Epaimahaikide idazkaria: Cristina Aisa Rivera, Zangozako Udaleko idazkaria.
Ordezko idazkaria: Raquel García Areso, Ledeako Udaleko idazkari kontu-hartzailea.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek– egon beharko dute bertan. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6. oinarria.–Hautapen-prozesuaren nondik norakoa eta balorazioa.
Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.
6.1. Lehiaketaldia. Gehienez: 20 puntu.
a) Egindako zerbitzuak, gehienez ere 10 puntu.
Alegatutako merezimenduak frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dira eskabideak aurkezteko epean. Epaimahaiak baremo honen arabera kalifikatuko ditu:
a.1) C mailako administrari-ofizialaren eginkizunetan, edozein toki-erakundetan, egindako zerbitzu-urte bakoitzeko: 2 puntu urteko.
a.2.) C mailako administrari-ofizialaren eginkizunetan, beste edozein administrazio publikotan, egindako zerbitzu-urte bakoitzeko: puntu bat urteko.
Apartatu honetan, gehienez, 10 puntu lor daitezke.
Egindako zerbitzuak baloratzeko, kontuan hartuko dira honako inguruabar hauek:
a) Urte kopurua osoa ez bada, proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
b) Lanaldi partzialeko zerbitzuak badira, lanaldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
c) Beste zerbitzu batzuekin aldi berean egindako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik handiena dutenak bakarrik baloratuko dira.
Deialdia argitaratu ondotik egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.
Zerbitzuak zer administrazio publikotan egin diren, administrazio publiko horrexek emandako ziurtagiriaren bidez frogatutako dira alegatutako merezimenduak. Ziurtagiri horietan berariaz agertu beharko dira honako datu hauek: zer lanpostutan lan egin den, zer mailatan, zenbat denboraz eta lanaldiak zer iraupen zuen.
Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.
b) Prestakuntza. 5 puntu, gehienez.
b.1) Goi mailako Lanbide Heziketako titulu akademikoengatik (administrazioa eta finantzak arloa), baldin eta deialdian parte hartzeko eskatzen denaz bestelakoak badira: 2 puntu titulu bakoitzeko, eta 4 puntu gehienez.
b.2) Unibertsitateko tituluengatik (Zuzenbidea eta Ekonomia espezialitateak), baldin eta deialdian parte hartzeko eskatzen denaz bestelakoak badira: 2 puntu titulu bakoitzeko, eta 4 puntu gehienez.
c) Euskaraz jakitea: 5 puntu, gehienez.
–A1 maila: 1 puntu.
–A2 maila: 2 puntu.
–B1 maila: 3 puntu.
–B2 maila: 4 puntu.
–C1 maila: 5 puntu.
Ikastaroak frogatu beharko dira ziurtagiri ofizialen bidez.
Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan Zangozako zangai bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten, beren eskubideen alde komeni zaienaren arabera.
Egiten diren erreklamazioak kalifikazio-epaimahaiak ebatzi ondoren, epaimahaiak Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak.
6.2. Oposizioaldia.
Oposizioaldian 80 puntu lortzen ahalko dira gehienez.
6.2.1. Oposizioa 2026ko urritik aurrera hasiko da.
6.2.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko II. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.
Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean den araudiaren arabera.
Hautaprobak egiteko behar diren eta posible diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat duten izangaientzat, eskaeran hala eskatzen badute.
6.2.3. Oposizioak honako proba hauek izanen ditu:
Lehen proba:
proba teorikoa izanen da, eta test motako galdetegi bat erantzun beharko da idatziz, deialdi honen eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko zenbait aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Proba hasi baino lehen, zehaztuko dira proba baloratzeko irizpidea eta erantzun okerren penalizazioa.
Ariketan gehienez ere 40 puntu lor daitezke. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 20 puntu lortzen ez dituztenak.
Lehen proban puntuaziorik hoberena erdietsi duten lehen 15 izangaiek baizik ez dute bigarren proba egiten ahalko.
Bigarren proba:
Bigarren probak ariketa praktiko bat izanen du; kalifikazio epaimahaiak proposatutako kasu bat edo batzuk ebatziko dira ordenagailuan, deialdiaren II. eranskineko gai-zerrendaren II. zatian (Informatika) adierazitako aplikazioak eta sistema eragilea erabiliz.
Bigarren proba egiteko behar diren baliabide teknikoak emanen zaizkie hautagaiei.
Kalifikazio-epaimahaiak proba egiteko beharrezko deritzon laguntza teknikoa eskatzen ahalko du.
Ariketa honetan gehienez 40 puntu lor daitezke. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 20,00 puntu lortzen ez dituztenak.
6.2.4. Antolaketa-kontuak direla eta, probak egiteko deia egun eta ordu ezberdinetan egiten ahalko da, izangaien kopurua kontuan hartuta. Horretarako, argitara emanen da, webgunean, deialdiaren fitxan, gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin, probak egitera deituta dauden izangaien zerrenda, deialdiaren tokiaren, egunaren eta orduaren berri emanez. Kasu horretan, kalifikazio-epaimahaiak ariketa desberdinak baina antzeko zailtasunekoak prestatuko ditu.
6.2.5. Izangai guztiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunean, orduan eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.3. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak Udalaren egoitza elektronikoan, deialdiaren fitxan, argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek alega dezaten beren eskubidearen arabera komeni zaiena balorazioei buruz.
7. oinarria.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak argitara emanen du, Udalaren egoitza elektronikoan, deialdiaren fitxan, gainditu duten pertsonen zerrenda, bakoitzak oposizioan lortutako kalifikazioarekin eta lortutako puntuazioaren ordenan. Zerrenda hori Zangozako Udaleko alkateari igorriko dio.
7.2. Berdinketarik gertatuz gero, bigarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehen proban lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.
7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak segitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak zozketa bakar bat eginen du hura ebazteko. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren deituretatik eta izenetik abiaturik.
8. oinarria.–Izendapen proposamena.
8.1. Epaimahaiak alkateari igorriko dio izendapen proposamena, espediente osoarekin batera. Oposizioa gainditu eta deialdiko plaza kopuruan sartzen den izangaiaren alde eginen da proposamena.
Izendapen proposamena Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da, deialdiaren fitxan.
Epaimahaiak, orobat, honako hauek igorriko dizkio alkateari: batetik, hautapen-prozesua gaindituta plaza eskuratu ez duten izangaien zerrenda eta, bestetik, oposizioaldia gainditu ez baina hautapen-probetako bat gainditu dutenena. Hala, bi zerrenda eratuko dira, aldi baterako sor daitezkeen kontratazioei erantzuteko.
9. oinarria.–Agiriak aurkeztea. Izendapena eta karguaz jabetzea.
9.1. Izendapen proposamena egoitza elektronikoko fitxan argitara eman eta 10 egun balioduneko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Zangozako Udalaren Erregistro Orokorraren bidez:
a) Deialdiaren 2.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena. Administrazioak noiznahi egiaztatzen ahalko du aurkeztutako dokumentazioa. Aurkeztutako agirietan edo datuetan zehaztasunik eza edo faltsukeria antzemanez gero, erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatuko dira.
b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik.
c) Zina edo hitzematea, adierazten duena errespetatuko duela Nafarroako Foru Araubidea, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.
d) Europar Batasuneko herritarra izanez gero, egoitza-txartela.
e) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizitzeko eta lan egiteko baimena.
f) Familia liburua, 2.1.a) oinarriko bigarren paragrafoan sartzen diren herritarren kasuan.
g) Izangaiari hitzordu bat emanen zaio, lanpostua betetzeko gaitasun psikofisikoa duela egiaztatzeko; hori guztia, deialdi honetako 2.1. apartatutako d) letran ezarritakoari jarraituz. Zangozako Udalaren Prebentzio Zerbitzuak eginen du osasun-azterketa hori.
Desgaitasunen bat duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek egina.
Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten, edo lanposturako gai ez bada, ezin izanen da izendatu, eta hutsunea beteko da probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin (8. oinarrian aipatutako zerrenda), eta aurreko apartatuetan ezarri bezala jokatuko da.
9.2. Izendapena eta karguaz jabetzea.
Eskatzen zaizkion agiriak aurkeztu ondoren, alkatearen ebazpen baten bidez, Zangozako Udaleko funtzionario izendatuko da oposizioa gainditu duen izangaia.
Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Izendapen ebazpenean zehazten den egunean jabetu beharko du lanpostuaz izangaiak.
Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako egunean plaza hartzen ez duenak eskubide guztiak galduko ditu Zangozako Udalean funtzionario sartzeko.
Funtzionario bihurtzen den izangaiari, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9. oinarrian xedatzen den moduan.
10. oinarria.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.
10.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari eta oinarri honetan ezarritako prozedurari jarraikiz, honako zerrenda hauek eratuko dira, hautapen-prozesuan parte hartu bai baina plazarik eskuratu ez duten izangaiak aldi baterako kontratatzeko:
a) Probak gainditu baina plazarik eskuratu ez duten izangaien zerrenda. Izangaien ordena erabakiko da hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera, handienetik txikienera.
b) Oposizioaldia gainditu gabe, hautaprobaren bat gainditu duten izangaien zerrenda. Izangaien hurrenkera ezartzeko, kontuan hartuko da, lehenik, gainditutako proba kopurua, eta, gainditutako proba kopuru bera izanik, guztirako kalifikazioa hartuko da kontuan.
10.2. Alkatearen ebazpen baten bidez onetsiko dira bi zerrendak: batetik, probak gainditu baina plazarik eskuratu ez duten izangaien zerrenda, eta, bestetik, oposizioaldia gainditu gabe, hautaprobaren bat gainditu duten izangaiena; hori guztia, aplikatzekoak diren kudeaketa-arauetan ezarritakoari jarraikiz.
Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.
10.3. Deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, prozedura horrek eta kontratazioaldiak iraun bitartean.
Berdinketarik gertatzen bada, deialdi honetan ezarritako irizpideak aplikatuko dira hura ebazteko.
11. oinarria.–Datuen babesa.
Datuen tratamenduaren arduraduna: Zangozako Udala.
Datuak babesteko ordezkaria: sanguesa@sanguesa.es.
Helburua: enplegu deialdiak kudeatzea, botere publikoen jardunean.
Oinarri juridikoa: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e artikulua, tratamendua beharrezkoa da betetzeko eginkizun bat interes publikoaren aldekoa edo botere publikoak erabiliz.
251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.
Datuak zenbat denboraz gordeko diren: datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan bitartean. Era berean, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).
Datu-hartzaileak: datuak laga dakizkieke epaile eta auzitegiei eta prozeduran interesdun direnei, indarreko legedia betez, eta argitaratuko dira toki-erakundearen egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Eskubideak: interesdunek eskubidea dute datuak babestearen arloko eskubideak baliatzeko, erregistrora edo egoitza elektronikora joz.
Interesdunek, orobat, erreklamazioa jar dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.
12. oinarria–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, zeina eskuragarri baitago Udalaren egoitza elektronikoan: https://sedeelectronica.sanguesa.es.
13. oinarria.–Errekurtsoak.
Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da deialdia egin duen udal-organoari zuzenduta, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Bai aurkezten diren errekurtso guztiak, bai haien ebazpena, udalaren webgunean argitaratuko dira, hautapen-prozesu honen barneko interesdunei jakinarazpenak eta epatzeak egiteko ondorioetarako.
I. ERANSKINA.–ESKAERA
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
Lehenengo zatia.–Oinarrizko araudia.
1. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
2. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua: I. kapitulua. Xedapen orokorrak. III. kapitulua. Zehatzeko ahalaren printzipioak. IV. kapitulua. Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna. V. kapitulua. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa. III. titulua: IV. kapitulua. Administrazioen arteko harreman elektronikoak.
3. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua: Udalerria. V. titulua: Toki-erakundeen xedapen erkideak.
4. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Atariko titulua: xedapen orokorrak. I. titulua: Nafarroako toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea. VI. titulua. Kontratazioa. VII. titulua: Nafarroako toki-erakundeen zerbitzuko langileak. IX. titulua: Prozedura eta araubide juridikoa. Nafarroako toki-erakundeen jarduketen aurkaratzea eta kontrola.
5. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: I. titulua. Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak (I.etik IV.era bitarteko kapituluak). II. titulua. Udal zergak. Xedapen gehigarriak.
6. gaia.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa. Atariko titulua, eta I., II. eta III. tituluak. IV. kapitulua (13-15 artikuluak). I. titulua, I. kapitulua eta II. kapitulua (4. atala, 33-35 artikuluak). II. titulua; I. eta II. kapituluak.
7. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. V. titulua: I. kapitulua. Esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileran. II. kapitulua. Hirigintzako legezkotasunaren babesa eta hautsitako ordena lehengoratzea.
8. gaia.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak. Atariko titulua eta I. titulua.
9. gaia.–Udal-errolda: Biztanleen udal erroldaren ezagutza orokorra. Biztanleen udal erroldako tramiteak eta prozedurak. Ebazpena, 2020ko apirilaren 29koa, Idazkariordetzarena, ebazpen hau argitaratzen duena: Ebazpena, 2020ko otsailaren 17koa, Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzarena eta Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiarena, Udalentzako udal-erroldaren kudeaketari buruzko jarraibide teknikoak ematen dituena, eta horren ondoko aldaketak. (1etik 8ra). 2020ko 122. Estatuko Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 2koa.
10. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Gardentasuna: I. kapitulua. Gardentasuna jarduera publikoan. III. kapitulua. Publizitate aktiboa. III. titulua. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: I. kapitulua (Arau orokorrak). II. kapitulua (Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea erabiltzeko prozedura).
11. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Datu babesaren printzipioak. III. titulua. Pertsonen eskubideak.
12. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Funtzionario publikoak: I. kapitulua. Hautaketa. II. kapitulua. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. IV. kapitulua. Administrazio karrera. VI. kapitulua. Administrazio egoerak. VII. kapitulua. Lanpostuak betetzea. VIII. kapitulua. Eskubideak eta betebeharrak.
13. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
14. gaia.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua (I-IV kapituluak).
15. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak.
16. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu publikoei buruzkoa. Atariko titulua: legearen xedea eta kontratazio publikoaren printzipioak. I. titulua. Xedapen orokorrak. III. kapitulua. Kontratuen tipologia (27-33 artikuluak). V. kapitulua (3., 5., 6. eta 7. atalak).
17. gaia.–Administrazio elektronikoa eta egoitza elektronikoa. Ziurtagiri elektronikoa eta sinadura digitala. Cl@ve.
Oinarrizko kontzeptuak. Utilitateak. Ziurtagiriak lortzea eta kudeatzea, ziurtagiri motak, ziurtapen-agintaritzak, instalazioa eta babeskopiak egitea. Kopiak inportatzea eta beste ekipo edo nabigatzaile batean instalatzea.
Bigarren zatia.–Informatika.
1. gaia.–Windows 10: hasierako konfigurazioa, mahaigaina, hasierako menua, ataza-barra eta sarbide bizkorrak. Fitxategien bilatzailea: karpetak, bibliotekak, bilaketa, OneDrive eta historia. Sistemaren konfigurazioa: pantaila, soinua, sarea, Bluetooth, kontuak, pribatutasuna eta eguneratzea. Lanabesak eta tresnak: kontrol-panela, atazen administratzailea, jarduera zentroa, segurtasuna eta mantentze-lanak.
2. gaia.–Word 2016: Interfazea eta lan ingurunea (aukeren zinta, ikuspegiak, konfigurazioa). Dokumentuak sortzea eta gordetzea eta dokumentuen formatuak. Testuaren edizioa eta formatu aurreratua: paragrafoak, zerrendak eta zutabeak. Estiloak, gaiak eta txantiloi pertsonalizatuak. Taulak, formulak eta datuen antolaketa. Elementu grafikoak: irudiak, formak, SmartArt, grafikoak eta multimedia. Diseinua eta maketazioa: marjinak, atalak, idazpuruak, oinak, azalak eta ur-markak. Erreferentziak: eduki taulak, aurkibideak, oharrak, zitak, bibliografiak eta erreferentzia gurutzatuak. Berrikusketa eta kolaborazioa: ortografiak, iruzkinak, aldaketen kontrola eta dokumentuen konbinazioa. Formularioak, posta-konbinazioa.
3. gaia.–Excel 2016: Interfazea eta lan ingurunea (aukeren zinta, ikuspegiak, pertsonalizazioa). Liburuak eta orriak sortzea eta kudeatzea. Idaztea eta editatzea: datuak, gelaxken formatuak, serieak eta balidazioa. Formula eta funtzio oinarrizkoak eta aurreratuak (logikak, bilaketa, erreferentzia, testua, data, estadistikak eta finantzarioak). Taulak eta tarteak formatuarekin, iragazkiak, ordenatzea eta subtotala. Taula dinamikoak, segmentatzeak, eremu kalkulatuak eta grafiko dinamikoak. Grafiko aurreratuak, minigrafikoak, formatu kondizionala eta kontrol panelak. Tresnak, datuekin lan egiteko. Liburuen eta orrien babesa, partekatzea, egile bat baino gehiago egotea eta bateragarritasuna beste aplikazio batzuekin eta hodeiarekin.
4. gaia.–Internet eta posta elektronikoa: Web arakatzaileak: instalazioa, konfigurazioa, historia, gogokoenak, fitxak, deskargak eta segurtasuna. Bilaketa aurreratuak, markagailuak, luzapenak, pasahitzen kudeaketa eta nabigazio pribatuak. Posta elektronikoa: kontuak sortzea, sarrera-ontzia, idaztea, eranskinak, iragazkiak, karpetak, sinadurak eta kontaktuak. Segurtasuna eta jardunbide egokiak: antibirusa, mezuen kopiak, phising-a, spama, bi urratsen bidezko autentifikazioa eta sarearen erabilera arduratsua.
Iragarkiaren kodea: L2608482
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
