126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Ordenantza, arautzen dituena herri-lurretako aprobetxamenduak. Hasierako onespena

Erromantzatuko Udalak, 2026ko ekainaren 8an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erromantzatuan, 2026ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2608679