126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoaren gaineko espedientea, Depurados Azud AIEk sustatua.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatutakoa betez (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogei egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoa

Espedientearen kodea

0001-0062-2026-000018

Hasiera eguna

2026/06/03

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1. eranskina / 13.1 taldea

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

Sartu gabeko zentroa

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

Sartu gabeko zentroa

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

I. eranskina / 7.d) taldea

Instalazioa

Nekazaritzako elikagaien industriako hondakin-uren arazketa

Titularra

Depurados Azud AIE

Ingurumen identifikaziorako zenbakia

3110704072

Tokia

10. poligonoko 338. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 596.431,000 eta Y: 4.678.453,000

Udalerria

Funes

Proiektua

Dekantazio-sistema (Krofta) handitzea, abiaburuko ponpaketa-putzu berria egitea eta kanalizazioen sistema aldatzea

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus) dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez.

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos

Iruñean, 2026ko ekainaren 17an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.

Iragarkiaren kodea: F2608797