126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena

Urdiaingo Udalak, 2026ko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Urdiainen, 2026ko maiatzaren 22an.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2608749