2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
26-00766 gora jotzeko errekurtsoa, honako eskaera honi buruzko erantzunik ezaren aurka: oztopo-zutoina eta aparkatzeko debekuaren seinaleak birjartzea plazatxo batean
Honen bidez aditzera ematen da 26-00766 gora jotzeko errekurtsoa paratu duela Luis Angel García Nicolásek, bere izenean eta beste batzuk ordezkatuz (hauek, hain zuzen: María Nieves, Josefina eta Anunciación Nicolás Cadarso, Francisco Javier eta M.ª del Carmen García Nicolás eta Eduardo Sainz de Murieta Guindulain), Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik, 31007 Iruña), Vianako Udalak honako eskaera honi buruz erantzunik eman ez izanaren aurka: oztopo-zutoina eta aparkatzeko debekuaren seinaleak birjartzea plazatxo batean. Eskaerak jasota daude 2025eko abenduaren 22an eta 2026ko otsailaren 2an aurkeztutako idazkietan.
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.
Vianan, 2026ko ekainaren 15ean.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2608696