126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskabideak aurkeztea

Erromantzatuko Udalak, 2026ko ekainaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hogeita hamar egun naturaleko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri-lurretako aprobetxamenduari buruzko ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, aprobetxamendu-eskaera aurkez dezaten, Isuko (iparraldea eta hegoaldea), Napalgo, Orradreko, Murillo Berroiako eta Valdepetrusko (Erromantzatua) herri-lurretako aprobetxamenduen adjudikaziorako, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez, Udalaren Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz.

Erromantzatuan, 2026ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2608681