126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2060/2026 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) zazpi plaza oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Abenduaren 27ko 118/2024 Foru Dekretuaren bidez (2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2024ra luzatutako Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) plaza huts batzuk sartu ziren, B mailakoak.

Apirilaren 30eko 42/2025 Foru Dekretuaren bidez (2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 8koan), 2025eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Foru dekretu horretan, besteak beste unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) plaza huts batzuk sartu ziren, B mailakoak.

Abenduaren 18ko 146/2025 Foru Dekretuaren bidez (2025eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2025eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) plaza huts batzuk sartu ziren, B mailakoak.

Halaber, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 538/2026 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 4ko 1907/2026 Ebazpenaren bidez bukaera eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) zazpi plaza sarrera prozeduran eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) zazpi plaza sarrera prozeduran eta oposizio bidez betetzea, bai eta horretarako oinarriak ere.

2. Deialdiaren testua onestea; ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko ekainaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

ERANSKINA.–UNIBERTSITATEKO ERDI MAILAKO TITULUDUNEN
(LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA) ZAZPI PLAZA HUTS OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

Honako hauek arautuko dute deialdia:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) zazpi plaza oposizio bidez betetzea. Plaza horiek funtzionarioen araubidekoak dira, B mailakoak, eta deialdi honen II. eranskinean zerrendatuta daude.

1.2. Zazpi plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–3 plaza txanda irekian.

–4 plaza igoera txandan.

1.3. Igoera txandako plaza hutsen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, igoera txandako plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko berariazko betebeharrak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea. 65 urtekoa da adin hori.

Dena dela, enplegu publikoan sartzen utziko zaie 65 urte bete dutenei, baldin eta ez badute osatu beren gizarte-aurreikuspeneko sisteman erretiro-saria jasotzeko eskubidea sortzeko ezarritako gabealdia, edo baldin eta ez badituzte osatu pentsioa osorik kobratzeko beharrezkoak diren kotizazio urteak.

c) Graduko, unibertsitateko diplomako, ingeniaritza teknikoko edo arkitektura teknikoko titulu unibertsitarioa izatea, edo horietako baten baliokidea den beste titulu bat, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasmailak osorik gaindituak izatea. Edo, bestela, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako horietako bat erdiesteko moduan izatea. Horrez gain, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduaren 37. artikuluak ezartzen dituen goragoko eginkizunetan aritzeko gaikuntza ematen duen ziurtagiria edukitzea, hain zuzen, prebentzioko hiru diziplinetan aritzeko: laneko segurtasuna, industria-higienea eta ergonomia eta psikologia aplikatua, aipatu erregelamenduan eta hura garatzeko araudian xedatutakoari jarraikiz.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazio egiaztagiria edo baliokidetasun ziurtagiria eduki beharko da, kasuan kasukoa. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu duten pertsonei.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.

Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.

b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna duten izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

2.1.4. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako berariazko betebeharrak:

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.

2.1.5. Gidabaimena izatea eskatzen duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaz jabetu arte.

2.3. Izangaiek baldintza horiek frogatu beharko dituzte deialdiaren oinarrietan ezartzen den unean.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa, "Herritarrentzako lan deialdiak" atalaren barnean, deialdi honi dagokion fitxan, hain zuzen.

%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan edo bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

41,60 euroko tasa ordaindu behar da, funtzio publikoan sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik.

Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria, eta bertan agertu behar da zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute, eta ez badute ematen langabezia-egoera kontsultatzeko baimenik, kasu horretan bakarrik, aurkeztu beharko dute kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, aurrekoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute organo eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez, edo, bestela, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non egiaztatuko baita organo eskudun horri eskatu diotela aitor dakiela %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutela.

Hala ere, azken kasu horretan, deialdi honetan plaza hutsak aukeratzeko ezarritako epea ireki baino lehen lortu beharko da aitorpen hori, modu frogagarrian. Bestela, interesdunak galdu eginen ditu %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonentzako erreserba txandaren bidez parte hartzeari loturiko eskubide guztiak.

Lau.–%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte egokitzapenak justifikatzeko.

Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori frogatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak frogatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.

Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barneko ondorengo jarduketetan ere, gezurrezko izen bat erabiliko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko, eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.

4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta bertan jarduteko hautapen-prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak bazter gelditzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Aingeru Pérez Murillo jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzu Teknikoko Lehen Sektorearen eta Eraikuntzaren Unitateko burua.

Ordezko epaimahaiburua: Cristina Pascal Fernández andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzu Teknikoko unibertsitateko erdi mailako tituluduna eraikuntza arloan (prebentzio diziplinak: laneko segurtasuna eta industria-higienea).

–Epaimahaikidea: Javier Razquin Lizarraga jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzu Teknikoko unibertsitateko goi mailako tituluduna (prebentzio diziplinak: laneko segurtasuna eta industria-higienea).

Ordezko epaimahaikidea: Amelia Aguilar Bailo andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzu Teknikoko unibertsitateko erdi mailako tituluduna (prebentzio diziplinak: laneko segurtasuna eta industria-higienea).

–Epaimahaikidea: Ana Garasa Jiménez andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzu Teknikoko unibertsitateko erdi mailako tituluduna (prebentzio diziplina. ergonomia eta psikosoziologia aplikatua).

Ordezko epaimahaikidea: Goreti Macaya Zandio andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzu Teknikoko unibertsitateko erdi mailako tituluduna (prebentzio diziplina: ergonomia eta psikosoziologia aplikatua).

–Epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.

Ordezko epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.

–Idazkaria: Virginia García Osés andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzu Teknikoko burua.

Ordezko idazkaria: José Ignacio Aguado Martín jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendariordea.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, baldin gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez badago.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko garaian sortzen diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2026ko azarotik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin emanen ditu argitara hurrengo probetako deiak, deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan. Bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, eta adieraziko du oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak izanen dira oinarri honetan zehaztutakoak, eta galderak eginen dira deialdiko I. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruz.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa dutenen izangaientzat, denbora eta baliabideen aldetik, baldin deialdian parte hartzeko eskaeran hala eskatu badute.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba.

Proba teorikoa izanen da. Test motako gehienez 100 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, deialdi honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora izanen den gehienez ere proba hau egiteko.

Proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ezin da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza.

6.3.2. Bigarren proba:

Proba teorikoa izanen da, eta hiru gai garatu beharko dira idatziz: ebazpen honen I. eranskinean ageri den gai-zerrendako 2., 3. eta 4. ataletako bana. Horretarako, kalifikazio-epaimahaiak zozketa bidez aukeratuko du aipatu zati bakoitzeko gaia.

Proba hau egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.

Proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez. Gai bakoitzean gehienez 10 puntuko balorazioa emanen da.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza izan ezik.

6.3.3. Hirugarren proba:

Proba teoriko-praktikoa izanen da. Epaimahaiak proposatutako lau kasu teoriko-praktiko garatu eta ebatzi beharko dira idatziz, laneko segurtasunarekin, industria-higienearekin, ergonomiarekin eta psikosoziologia aplikatuarekin lotuta, arlo horiek jasota baitaude deialdi honen I. eranskineko gai-zerrendan.

Proba idatzi hori egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.

Hirugarren proban 40 puntu lortzen ahal dira gehienez. Kasu bakoitzean gehienez 10 puntu eman daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, kasu praktiko batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Proba hau egiteko, izangaiek kalkulagailu zientifikoa erabiltzen ahalko dute, izangai bakoitzak berea. Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza izan ezik.

6.4. Bigarren eta hirugarren probak gutun-azal itxien sistemaren bidez eginen dira.

6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Proba gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Orobat, zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko du, betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko eta plaza hutsak hautatzeko izapideak egin daitezen.

7.2. Puntu-berdinketarik gertatuz gero, lehenbiziko proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta, hala ere, berdinduta segitzen badute, bigarren proban lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, eta, azkenik, hirugarren proban lortutakoak.

7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak segitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak zozketa bakar bat eginen du hura ebazteko. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan atera den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia, betebehar hori duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero.

8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak plaza hutsak hautatzeko egintzarako deia eginen du, argitara emanez hauta daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautaketara deitutako izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe duten plaza hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, plaza hutsak eskuratzeko.

8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Era berean, hautaprobak gainditu eta genero-indarkeriaren biktima direla frogatzen duten emakumezko izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.

Hautaprobak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela frogatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla frogatzen duten emakumeentzat ezarritako salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plazetan sartzen ahal direnak.

Izendapen proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatutako izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan izendapen proposamena argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean:

A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzeko interesdunak betetzen dituela lanpostuko berezko eginkizunetan aritzeko beharrezkoak diren baldintza psikofisikoak.

c) Zinpeko adierazpena edo adierazpen solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B.–Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

C.–2.1.1.b) oinarrian adierazitako ondorioetarako, Gizarte Segurantzak edo organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak. Horrek ez du deusetan galaraziko parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik dagokien erantzukizuna, kasua bada.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta hark agiri hori aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.

9.6. Ezarritako prozeduraren arabera plaza epe barruan eta behar bezala hautatzen ez bada, hautapen prozesuari uko egiten bazaio, deialdian plaza betetzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira edo eskatutako dokumentazioa ezarritako prozeduraren arabera epe barruan eta behar bezala aurkezten ez bada, plaza hutsen hautaketaren emaitza ez da aldatuko.

Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.

10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie.

10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza-hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, zehaztutako egunean plazaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Baldin eta funtzionario izaera eskuratzen duten izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, lanpostuan batere aritu gabe eta haiek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, deialdiaren fitxan argitara emanen da, Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus), proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere.

12.–Administrazio erroaren eremuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta plazarik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Hautapen prozesua gainditu arren, plaza lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Hautapen prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren plaza lortu ez duten izangaien zerrenda, eta, bestetik, prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.

Berdinketarik gertatzen bada, deialdi honetan ezarritako irizpideak aplikatuko dira hura ebazteko.

12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 814/2010 Foru Agindua, abenduaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.

Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrendak.

13.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru-agindu horren bidez onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak. (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa). Bestela, hala badagokio, zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarra duen araudiari jarraikiko zaio.

13.2. Oposizio-deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen-prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onets ditzan eremu horretan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

13.3. Oposizio deialdian parte hartzeko eskaeran, izangaiek adierazi beharko dute zer esparru eta zer kontratazio mota aukeratzen duten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Orobat, deialdiaren azken emaitzak argitaratu ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, nahi duenak hasierako hautaketa alda dezan.

Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontratazioetarako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

13.4. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.

13.5. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.

Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, 10 egun balioduneko epea izanen da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Telematikaz eginen da, dagokion kategoriara sartuz esteka honen bidez: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.

13.5.1. Titulazioa.

Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izan nahi duenak frogatu beharko du baduela deialdian eskatzen den titulua.

Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.

Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.

13.5.2. Egindako zerbitzuak.

Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.

–Zerbitzuak Nafarroako Gobernuan edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar horiek egiaztatzeko, O-NOZeko Profesionalen Zuzendaritzak ofizioz erantsiko baitu.

–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Gobernutik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, zer egunetatik zer egunetara adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.

13.5.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.

Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) eta esparruak aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.

13.5.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.

Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea, modu telematikoan, ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo gutxiagokoa bada.

Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.

Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.

13.6. Euskara.

Aldi baterako kontrataziorako zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.

13.7. Desgaitasuna duten pertsonak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.

Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean.

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio- eta orientazio-talde eskudunek.

13.8. Indarrean sartzea.

Hautapen-prozesu honetan sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako kontratazio zerrendekin batera.

14.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne-igoeran aritzeko izangaien zerrendak.

14.1. Aldi baterako barne-igoerako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, honako hauei jarraikiz jokatuko da: 347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua arautzen duena; eta 379E/2025 Foru Agindua, urriaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baita lanpostuak aldi baterako barne-igoeraren bidez betetzeko prozedura Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan; edo zerrenda horiek indarrean jartzen direnean indarrean den araudia.

14.2. Aldi baterako barne-igoeran parte hartu nahi duenak eskaeran adierazi beharko du interes hori, eta, era berean, zein lan-esparrutarako jaso nahi dituen deiak, aldez aurreko barne-egokitzapenean zehaztutakoen artean. Esparrurik aukeratzen ez badu, ulertuko da izangaiak guztietan sartuta egon nahi duela.

Hala ere, nahi izanez gero, hasierako aukera horiek 10 egun balioduneko epean aldatzen ahalko dira, deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Horrez gain, esparruen aukerak urtero aldatzen ahalko dira, otsailean eta irailean. Aldaketa horrek indarra izanen du, hurrenez hurren, urte bakoitzeko martxoaren 1etik eta urriaren 1etik aurrera sortzen diren igoera-eskaintzetarako.

14.3. Zerrenda horietan egon nahi dutenek baldintza batzuk bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta haiek betetzen jarraitu prozedura guztian; hauek dira baldintzok:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) lanpostuaren maila-talde edo kategoria baxuagokoa. Ondorio horietarako, beheragoko kategoriako lanpostutzat joko dira maila berekoak izanda destinoko edo berariazko osagarri txikiagoak jasotzen dituztenak.

b) Jarduneko zerbitzuan edo eszedentzia berezian egotea. Nolanahi ere, deia egiten den unean eta igoera-aldian, jarduneko zerbitzuan egoteko baldintza bete beharko da.

c) Lanpostu horretarako eskatzen den titulazioa izatea eta 2.1.1 oinarrian ezarritako gainerako baldintzak betetzea.

14.4. Zerrenda horretan sartzeko, deialdi honetan zehazten den probako edo probetako puntuazio onenaren %30 lortu beharko da gutxienez.

14.5. Oposizioaren edo oposizio-lehiaketaren azken emaitzak argitaratu ondoren, aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendak sortuko dira, esparru bakoitzean mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

Sarrera-deialdi batetik datorren aldi baterako barne-igoerako zerrenda bakoitzean lehentasun-ordena ezartzeko, lehenik eta behin, gainditutako azterketa kopuruari erreparatuko zaio; azterketa kopuru bera gainditu dutenen artean, horietan guztira lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan; eta berdinketak jarraitzen badu, gainditu gabeko azterketen nota gehituta ebatziko da.

Oraindik ere berdinketarik izanez gero, hura hausteko kontuan hartuko da deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean aitortutako antzinatasuna. Berdinketak bere horretan badirau, zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan atera den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

14.6. Titulazioa aurkeztea.

Zerrendan sartzeko, deialdian eskatutako titulazioa aurkeztu beharko da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean.

Izangaiaren titulazioa jasoa baldin badago aldi baterako barne-igoerako deiak kudeatzen dituen erakundean, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea.

Dokumentazioa telematika bidez aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/.

14.7. Euskara.

Aldi baterako barne-igoerako zerrendei dagokienez, euskararen ezagutza edozein unetan egiaztatzen ahalko da, betiere deia jaso aurretik.

14.8. Desgaitasuna duten pertsonak.

Aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.

Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean.

Aldi baterako barne-igoerarako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela igoeraren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.

14.9. Indarrean sartzea.

Hautapen prozesu honen ondorioz sortuko diren aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendek indarra hartuko dute plaza eskuratzen dutenen izendapen proposamena argitaratu eta biharamunean.

15.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrendak.

15.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru-agindu horren bidez onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak. (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa). Bestela, hala badagokio, zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarra duen araudiari jarraikiko zaio.

15.2. Oposizioaren deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak adierazita, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretako aldi baterako izangaien kontratazio zerrendak presta eta onets ditzan.

15.3. Aldi baterako kontrataziorako bi zerrenda mota eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran izangaiek aukeratu beharko dute zer kontratazio mota nahi duten, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Orobat, deialdiaren azken emaitzak argitaratu ondoren, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, nahi duenak hasierako hautaketa alda dezan.

15.4. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.

15.5. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.

Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, 10 egun balioduneko epea izanen da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Dokumentazioa telematika bidez aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.

15.5.1. Titulazioa.

Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izan nahi duenak frogatu beharko du baduela deialdian eskatzen den titulua.

Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.

Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko, Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.

15.5.2. Egindako zerbitzuak.

Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.

–Zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta/edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar egiaztatzeko, ofizioz aurkeztuko baitu NOPLOIko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuak.

–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.

15.5.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.

Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.

15.5.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.

Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea, modu telematikoan, ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo gutxiagokoa bada.

Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.

Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.

15.6. Euskara.

Aldi baterako kontrataziorako zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.

15.7. Desgaitasuna duten pertsonak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.

Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean.

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio- eta orientazio-talde eskudunek.

15.8. Indarrean sartzea.

Hautapen-prozesu honetan sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako kontratazio zerrendekin batera.

16.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne-­igoera bidez aritzeko izangaien zerrendak.

16.1. Aldi baterako barne-igoerako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, honako hauei jarraikiz jokatuko da: 347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua arautzen duena; eta 379E/2025 Foru Agindua, urriaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baita lanpostuak aldi baterako barne-igoeraren bidez betetzeko prozedura Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan; edo zerrenda horiek indarrean jartzen direnean indarrean den araudia.

16.2. Aldi baterako barne-igoeran parte hartu nahi duenak eskaeran adierazi beharko du interes hori, eta, era berean, zein lan-esparrutarako jaso nahi dituen deiak, aldez aurreko barne-egokitzapenean zehaztutakoen artean. Esparrurik aukeratzen ez badu, ulertuko da izangaiak guztietan sartuta egon nahi duela.

Hala ere, nahi izanez gero, hasierako aukera horiek 10 egun balioduneko epean aldatzen ahalko dira, deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Horrez gain, esparruen aukerak urtero aldatzen ahalko dira, otsailean eta irailean. Aldaketa horrek indarra izanen du, hurrenez hurren, urte bakoitzeko martxoaren 1etik eta urriaren 1etik aurrera sortzen diren igoera-eskaintzetarako.

16.3. Zerrenda horietan egon nahi dutenek baldintza batzuk bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta haiek betetzen jarraitu prozedura guztian; hauek dira baldintzok:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) lanpostuaren maila-talde edo kategoria beheragokoa. Ondorio horietarako, beheragoko kategoriako lanpostutzat joko dira maila berekoak izanda destinoko edo berariazko osagarri txikiagoak jasotzen dituztenak.

b) Jarduneko zerbitzuan edo eszedentzia berezian egotea. Nolanahi ere, deia egiten den unean eta igoera-aldian, jarduneko zerbitzuan egoteko baldintza bete beharko da.

c) Lanpostu horretarako eskatzen den titulazioa izatea eta 2.1.1 oinarrian ezarritako gainerako baldintzak betetzea.

16.4. Zerrenda horretan sartzeko, deialdi honetan zehazten den probako edo probetako puntuazio onenaren %30 lortu beharko da gutxienez.

16.5. Oposizioaren edo oposizio-lehiaketaren azken emaitzak argitaratu ondoren, aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendak sortuko dira, esparru bakoitzean mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

Sarrera-deialdi batetik datorren aldi baterako barne-igoerako zerrenda bakoitzean lehentasun-­ordena ezartzeko, lehenik eta behin, gainditutako azterketa kopuruari erreparatuko zaio; azterketa kopuru bera gainditu dutenen artean, horietan guztira lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan; eta berdinketak jarraitzen badu, gainditu gabeko azterketen nota gehituta ebatziko da.

Oraindik ere berdinketarik izanez gero, hura hausteko kontuan hartuko da deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean aitortutako antzinatasuna. Berdinketak bere horretan badirau, zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan atera den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

16.6. Titulazioa aurkeztea.

Zerrendan sartzeko, deialdian eskatutako titulazioa aurkeztu beharko da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean.

Izangaiaren titulazioa jasoa baldin badago aldi baterako barne-igoerako deiak kudeatzen dituen erakundean, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea.

Dokumentazioa telematika bidez aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/.

16.7. Euskara.

Aldi baterako barne-igoerako zerrendei dagokienez, euskararen ezagutza edozein unetan egiaztatzen ahalko da, betiere deia jaso aurretik.

16.8. Desgaitasuna duten pertsonak.

Aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.

Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean.

Aldi baterako barne-igoerarako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela igoeraren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.

16.9. Indarrean sartzea.

Hautapen prozesu honen ondorioz sortuko diren aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendek indarra hartuko dute plaza eskuratzen dutenen izendapen proposamena argitaratu eta biharamunean.

17.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio-epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1. atala.–Oinarrizko araudi orokorra.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen-esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Gobernuaren lege-mailako xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege-mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".

10. gaia.–Administrazio egintzak: administrazio-egintzen betebeharrak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: Aplikazio-eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: Atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: Gardentasuna jarduera publikoan eta Publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasun-printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

2. atala.–Lan arriskuen prebentzioari buruzko kontzeptu orokorrak. Esparru juridikoa.

1. gaia.–Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak. Lanak eragindako kalteak. Laneko arriskuaren kontzeptua. Babesa eta prebentzioa. Prebentzioa diseinuan. Lan baldintzak osasunari dagokionez. Arrisku faktoreak.

2. gaia.–Prebentzioaren diziplinak: laneko segurtasuna, industria-higienea, ergonomia eta psikosoziologia aplikatua, laneko medikuntza. Diziplina anitzeko lana prebentzioan. Laneko arriskuen prebentzioaren xedea eta beharra. Laneko arriskuen prebentzioa eta beste arau esparru batzuekiko lotura: industriala, osasunekoa, hezkuntzakoa eta ingurumenekoa.

3. gaia.–Prebentzioari buruzko estatistiken xedea. Indize eta parametro nagusiak. Laneko istripuen estatistika: laneko arriskuen estatistikaz arduratzen diren organoak, istripu-tasaren indizea, istripu-tasaren joera. Arrisku maila handieneko jardueren adarrak. Gaixotasun profesionalen estatistika: gaixotasun profesionalen estatistikaz arduratzen diren organoak, gaixotasun profesionalen joera. Gaixotasun profesional nagusiak. Laneko Segurtasun eta Osasunaren Institutu Nazionalaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren urteko txostenak. Istripu-tasaren bilakaera Espainian.

4. gaia.–Espainiako Gizarte Segurantzaren Sistema. Egitura: araubide orokorra eta araubide bereziak. Araubide orokorra: babes ekintza. Zerbitzuen ezaugarriak. Estalitako kontingentziak. Erakunde kudeatzaileak. Gizarte Segurantzarekin lankidetzan diharduten mutuak. Gizarte Segurantzaren kudeaketan lankidetzan diharduten enpresak. Laneko istripuaren eta gaixotasun profesionalaren kontzeptuak, 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren esparruan. Laneko istripuen jakinarazpenak: TAS/2926/2002 Agindua. Gaixotasun profesionalen koadroa: 1299/2006 Errege Dekretua. Gaixotasun profesionalen jakinarazpena: TAS/1/2007 Agindua. Enpresen eta prebentzio zerbitzuen papera, prebentzioko araudiaren esparruan.

5. gaia.–Laneko Segurtasun eta Osasunaren Institutu Nazionala. Araudia. Funtzioak eta eskumenak. LSOINen argitalpenak. Antolamendua. Harremana autonomia-erkidegoekin. Harremana Estatuko Administrazio Orokorreko beste organo batzuekin. Laneko Segurtasun eta Osasunaren Batzorde Nazionala. Laneko SegurtasunISPNL eta Osasunaren Institutu Nazionalaren rola nazioartean.

6. gaia.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua (NOPLOI). Lan Osasunaren Zuzendariordetza. Egitura eta eginkizunak. Nafarroako Lan Osasunaren Kontseilua. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiaren laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskumenak.

7. gaia.–Europar Batasuna: Laneko segurtasunarekin eta osasunarekin lotutako Europar Batasunaren araudia. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia.

Europar Batasuneko erakundeen esparruan egin diren jarduketak laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan. Laneko segurtasun eta osasunerako Europako esparrua 2021-2027. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Espainiako 2023-2027ko Estrategia. Nafarroako Laneko Osasunaren 2022-2025eko Ekintza Plana.

8. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa (I). Hurbileko aurrekariak: 1978ko Konstituzioa, Langileen Estatutua eta Laneko segurtasun eta higienearen gaineko ordenantza. Aplikazio eremua. Langileen eskubideak eta betebeharrak. Laneko arriskuen aurka babesteko eskubidea. Enpresaren betebeharra babesteko. Prebentzio jardueraren printzipioak. Arrisku larria eta berehalakoa. Bereziki sentikorrak, amatasuna eta adingabeak. Enpresa jardueren koordinazioa.

9. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa (II). Informazioa, kontsulta eta parte-hartzea. Enpresaren kontsulta betebeharra. Parte-hartzearen eta ordezkaritza espezifikoaren eskubideak. Prebentzioko ordezkariak, haien izendapena, bermeak, eskumenak eta ahalmenak. Segurtasun eta Osasun Batzordea. Kolaborazioa Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzarekin.

10. gaia.–Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua (I). Prebentzioa txertatzea enpresan. Laneko arriskuei aurrea hartzeko plana. Arriskuen ebaluazioa eta prebentzio jardueraren plangintza. Prebentzio jardueraren antolamendua: modalitateak, baldintzak eta funtzioak. Prebentzio baliabideen irudia. Laneko arriskuen prebentzioaren integraziorako gida teknikoa.

11. gaia.–Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua (II). Kanpoko prebentzio zerbitzu gisa espezializatutako entitateen akreditazioa. TIN/2504/2010 Agindua, irailaren 20koa. Laneko medikuntza eta laneko erizaintza. 843/2011 Errege Dekretua, ekainaren 17koa. Auditoriak egiteko pertsonen edo entitateen baldintzak eta laneko agintaritzaren baimena. Eginkizunak eta gaitasun mailak. Prebentzio zerbitzuen eta Osasun Sistema Nazionalaren arteko elkarlana. Kanpoko prebentzio zerbitzuen kalitateari buruzko LSOINen gida teknikoa.

12. gaia.–135/1998 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, laneko arriskuen prebentziorako araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremurako egokitzen duena.

13. gaia.–Laneko segurtasuna eta osasuna (LSO) kudeatzea enpresan: kontzeptua. LANEren LSOa kudeatzeko sistemaren eredua. Laneko arriskuak prebenitzeko sistema laneko arriskuen prebentzioari buruzko legean. Laneko arriskuak prebenitzeko sistemaren auditoretza: kontzeptua eta erregulazioa. Laneko arriskuen kudeaketa etengabe hobetzeko zikloa.

14. gaia.–Arriskuen ebaluazioa: arriskuen ebaluazioaren kontzeptua eta arriskuen kudeaketa. Arriskuak ebaluatzeko prozesua. Ebaluazio motak: orokorrak eta espezifikoak. Prebentzio jardunaren plangintza. Dokumentuak sinplifikatzeko gida teknikoa. Prebentzio jarduera kudeatzeko tresna publikoak. OIRA eta Prevencion10.es plataformak.

15. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketa genero ikuspegia aplikatuta. Esparru teorikoa: genero ikuspegia laneko osasunaren arloan. Generoarekin lotutako laneko arriskuak. Arau eta estrategia esparrua: laneko arriskuen prebentzioa eta berdintasuna. Genero ikuspegia txertatzea prebentzio estrategia gisa.

16. gaia.–Barne merkatu bakarrari buruzko araudia, eta haren lotura laneko segurtasunarekin eta osasunarekin. Merkatu bakarraren funtzionamendua eta ezaugarriak. Produktuaren segurtasunaren kontzeptua. Produktuen funtsezko baldintzak. Ikuspegi globala. Fabrikatzaileen, inportatzaileen eta hornitzaileen betebeharrak: Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 41. artikulua.

17. gaia.–Prebentzioarekin lotutako erantzukizunak eta zehapenak: erantzukizun administratiboak eta beste ordena batzuetakoekin duten bateragarritasuna. Administrazio Publikoaren esparruko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren jarduketak. Xedapen zehatzak arlo horiei dagokienez Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean eta Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legean. eta hura garatzeko araudian.

18. gaia.–Laneko arriskuekiko babesa haurdunaldian, erdiondoan eta edoskitzaroan. Indarra duen legedia. Laneko arriskuen kudeaketa. LSOINen prebentzioaren gaineko ohar teknikoak.

19. gaia.–Aldi baterako lan harremanak, iraupen zehatzekoak eta aldi baterako laneko enpresetan: harreman horien ezaugarri espezifikoak. Aplikatuko beharreko araudia. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten enpresa-betebeharrak. 216/1999 Errege Dekretua, otsailaren 5ekoa, aldi baterako laneko enpresetako langileen laneko segurtasun eta osasunaren gutxieneko xedapenei buruzkoa. Langileak lagatzeko kontratuak egiteko mugak dituzten lan edo egitekoak.

20. gaia.–Norbera babesteko ekipamenduen (NBE) erabilera: kontzeptua eta lanean norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeko lehentasunak. NBE motak. Europako merkatu bakarraren araudia NBEen diseinuaren eta merkaturatzearen gainean. 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, gutxieneko xedapenak ezartzen dituena langileek norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeari buruzko segurtasunaren eta osasunaren arloan. LSOINen gida teknikoa langileek norbera babesteko ekipamendua erabil dezaten.

21. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza. Eskubideak eta betebeharrak. Prestakuntzaren plangintza enpresan. Beharren diagnostikoa. Helburuak definitzea. Programak zehaztea. Prestakuntzarako metodoak eta teknikak. Urrutiko hezkuntza eta teknologia berriak prestakuntzara aplikatuta. Prestakuntzaren ebaluazioa.

22. gaia.–Arau teknikoak: kontzeptua eta arau motak. Normalizazioaren jatorria eta bilakaera. Nazioarteko eta Europako normalizazio erakundeak. Egoera Espainian. Merkatu bakarra eta arau harmonizatuak. CE ziurtagiria. CE markaketa. Arau teknikoak laneko segurtasunaren eta osasunaren esparruan.

23. gaia.–Arriskuen prebentzioa beste kolektibo batzuetan. Langile autonomoak eta arriskuen prebentzioa: oinarrizko araudia eta berariazko betebeharrak. Segurtasuna eta osasuna etxeko zerbitzuaren esparruan. Aldaketak lanean, teknologia berriak eta digitalizazioa; osasunean eta laneko segurtasunean duten eragina: 4.0 industria (robotika, adimen artifiziala, nanoteknologia eta gauzen Interneta). Elkarlanerako plataformak.

3. atala.–Laneko segurtasuna eta industria-higienea.

1. gaia.–Lantokiak. 486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, lantokietako segurtasun eta osasun xedapen gutxienekoak ematen dituena. Gida teknikoa. Kudeaketa prebentiboa.

2. gaia.–Lantokietako segurtasun-seinaleztapena. 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, laneko osasunaren eta segurtasun-seinaleztapenaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa: xedea, definizioak, lanerako irizpideak eta enpresaburuaren betebeharrak. Gida teknikoa.

3. gaia.–Lan ekipoak. 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, gutxieneko segurtasun eta osasun xedapenak ezartzen dituena langileek lan ekipoak erabiltzearen arloan. I. eta II. eranskinak. Gida teknikoa. Kudeaketa prebentiboa.

4. gaia.–Makinak. 1644/2008 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, makinak merkaturatzeko eta zerbitzuan jartzeko arauak ezartzen dituena. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2023/1230 (EB) Erregelamendua, 2023ko ekainaren 14koa, makinei buruzkoa. Segurtasun eta osasun arloko funtsezko baldintzak. Arau harmonizatuak eta adostasun-presuntzioa. Adostasun ziurtagiriaren prozedura. Adostasunari eta CE markaketari buruzko EBren adierazpena.

5. gaia.–Arrisku elektrikoa. 614/2001 Errege Dekretua, ekainaren 8koa, langileen osasuna eta segurtasuna arrisku elektrikoen aurrean babesteko gutxieneko xedapenei buruzkoa. Gida teknikoa. Kudeaketa prebentiboa. Osasunean dituen ondorioak.

6. gaia.–Atmosfera leherkorrak. 681/2003 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, lantokian atmosfera leherkorretatik eratorritako arriskuen eraginpean dauden langileen osasuna eta segurtasuna babesteari buruzkoa. Gida teknikoa. Kudeaketa prebentiboa.

7. gaia.–Eraikuntza obrak. 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza obrei buruzko segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ezartzen dituena. Gida teknikoa. Kudeaketa prebentiboa.

8. gaia.–Suteak. Suaren kimika. Sutearen katea. Suteen sailkapena erregai motaren arabera. Suteen kontrako prebentzio eta babes neurriak. 164/2025 Errege Dekretua, martxoaren 4koa, Industria Establezimenduetan Suteen aurkako Segurtasun Erregelamendua onesten duena eta martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Eraikingintzaren Kode Teknikoaren suteen kontrako oinarrizko segurtasun dokumentua.

9. gaia.–Larrialdiak. Larrialdietako neurriak. Larrialdietarako planak. Autobabeserako planak. 524/2023 Errege Dekretua, ekainaren 20koa, Babes Zibilaren Oinarrizko Araua onesten duena.

840/2015 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, substantzia arriskutsuak dauden istripu larrietako berezko arriskuak kontrolatzeko neurriak onesten dituena.

10. gaia.–Laneko istripuak ikertzea: laneko istripuak ikertzearen helburuak. Istripuak ikertzeko metodologia. Txostenaren edukia eta prebentzio neurrien proposamenak.

11. gaia.–Laneko istripuen kostuak: kostu motak. Kostuen ebaluazioa. Prebentzioaren analisia, kostua eta onura aztertuta. Lan istripuen azterketa estatistikoa: kontzeptua eta helburuak. Indize estatistikoak honako hauei buruz: maiztasuna, larritasuna, eragina eta bajaren batez besteko iraupena.

12. gaia.–Gune konfinatuak Arriskuak eta prebentzio neurriak konfinatutako espazioetan. Kontzeptuak. Lotutako arriskuak eta jarduketak. Lan baimena. Larrialdi eta erreskateko prozedurak. Espazio konfinatuko lantaldearen entrenamendua eta betebeharrak.

13. gaia.–Altuerako lanak. Kontzeptuak. Kudeaketa prebentiboa.

14. gaia.–Sektore espezifikoak: nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako lanak. Kudeaketa prebentiboa.

15. gaia.–Segurtasuna eta osasuna meatzaritzako jardueretan. 1389/1997 Errege Dekretua, irailaren 5ekoa, zeinaren bidez onesten baitira meatzaritzako jardueretan aritzen diren langileen segurtasuna eta osasuna babesteko gutxieneko xedapenak.

16. gaia.–Agente kimikoak. Lan-toxikologia. Kutsatzaile kimikoen sailkapena. Esposizioa eta dosia. Toxikoen ondorioak. Toxikozinetika. Toxikodinamika. Dosia-ondorioa eta dosia-erantzuna erlazioak.

17. gaia.–Agente kimikoak. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1907/2006 (EE) Erregelamendua, 2006ko abenduaren 18koa, substantzia eta prestakin kimikoen erregistroari, ebaluazioari, baimenari eta murrizketari buruzkoa. Informazio mekanismoak: segurtasunari buruzko etiketak eta datu-fitxak. 1272/2008 (EE) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2008ko abenduaren 16koa, substantzien eta nahasketen sailkapenari, etiketatzeari eta ontziratzeari buruzkoa. Produktu kimikoen arrisku-ezaugarriak.

18. gaia.–Agente kimikoak. Esposizioaren kontrola. Printzipio orokorrak. Lehentasunak ezartzea. Agente kimikoaren gaineko ekintzak. Ekintzak prozesuan edo instalazioan. Ekintzak lantokian. Ekintzak laneko metodoetan. Aireztapen teknikak: erauzketa lokalizatua eta diluzio bidezko aireztapena.

19. gaia.–Agente kimikoak. 374/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, langileen osasuna eta segurtasuna babesteari buruzkoa, lanean agente kimikoekin jarduteari lotutako arriskuei dagokienez. Gida teknikoa. Kudeaketa prebentiboa.

20. gaia.–Agente kantzerigenoak. 665/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, langileak minbiziarekin lotutako agenteekin, agente mutagenoekin edo reprotoxikoekin lan egiteak dituen arriskuen kontra babesteari buruzkoa. Gida teknikoa. Kudeaketa prebentiboa. Osasunean dituen ondorioak.

21. gaia.–Amiantoa. 396/2006 Errege Dekretua, martxoaren 31koa, amiantoarekiko esposizioaren arriskua duten lanei aplikatu beharreko segurtasun eta osasun xedapen gutxienekoak ezartzen dituena. Gida teknikoa. Kudeaketa prebentiboa. Osasunean dituen ondorioak.

22. gaia.–Pestizidak: sailkapena. Toxikologia. Kalteak osasunean. Pestizida kantzerigenoak. Mugak esposizio profesionalean: ingurumenekoak eta biologikoak. Babesa aplikatzean.

23. gaia.–Agente biologikoak. 664/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, langileak agente biologikoekin lan egiteak dituen arriskuen kontra babesteari buruzkoa. Gida teknikoa. Kudeaketa prebentiboa. Osasunean dituen ondorioak.

24. gaia.–Zarata. 286/2006 Errege Dekretua, martxoaren 10ekoa, langileen osasuna eta segurtasuna zaratarekin lotutako arriskuen kontra babesteari buruzkoa. Gida teknikoa. Kudeaketa prebentiboa. Osasunean dituen ondorioak.

25. gaia.–Bibrazioak. 1311/2005 Errege Dekretua, azaroaren 4koa, langileen osasuna eta segurtasuna babesteari buruzkoa, bibrazio mekanikoekin lan egiteak eragindako edo eragin ditzakeen arriskuei dagokienez. Gida teknikoa. Kudeaketa prebentiboa. Osasunean dituen ondorioak.

26. gaia.–Estres termikoa. Ezaugarri orokorrak. Balorazio metodoak: WBGT eta IREQ adierazleak. Kudeaketa prebentiboa. Ingurumen baldintzak aire zabaleko lanetan. Beroak eta hotzak osasunean duten eragina.

27. gaia.–Erradiazio ez-ionizatzaileak. 486/2010 Errege Dekretua, apirilaren 23koa, langileen osasuna eta segurtasuna babesteari buruzkoa, erradiazio optiko artifizialekiko esposizioaren ondoriozko arriskuei dagokienez. Gida teknikoa. Kudeaketa prebentiboa. Osasunean dituen ondorioak.

28. gaia.–Erradiazio ez-ionizatzaileak. 299/2016 Errege Dekretua, uztailaren 22koa, langileen osasuna eta segurtasuna babesteari buruzkoa, eremu elektromagnetikoekiko esposizioaren ondoriozko arriskuei dagokienez. Gida teknikoa. Kudeaketa prebentiboa. Osasunean dituen ondorioak.

29. gaia.–Erradiazio ionizatzaileak. Erradiazio ionizatzaileei eta babes erradiologikoari buruzko kontzeptu orokorrak. Kudeaketa prebentiboa. Osasunean dituen ondorioak. 1029/2022 Errege Dekretua, abenduaren 20koa, osasuna erradiazio ionizatzaileekiko esposizioaren ondoriozko arriskuetatik babesteko Erregelamendua onesten duena. Radonarekiko esposizioa. IS-33 Jarraibidea, 2011ko abenduaren 21ekoa, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak emana, erradiazio naturalarekiko esposiziotik babesteko irizpide erradiologikoei buruzkoa. IS-47 Jarraibidea, 2025eko apirilaren 9koa, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak emana, zeinaren bidez onesten baita radonaren aurka lehentasunez jarduteko udal mugarteen zerrenda eta ezartzen baitira udalerri horietan kokatutako lantokietako barruko airean radona neurtzeko gidalerroak.

4. atala.–Ergonomia eta psikosoziologia.

1. gaia.–Ergonomia: kontzeptuak eta helburuak. Metodologia ergonomikoa. Ergonomian aplika daitezkeen metodoak eta ereduak. Ergonomiaren arloko arriskuak ebaluatzeko prozedura metodologikoa.

2. gaia.–Lanaren ondoriozko gihar-hezurretako nahasmenduak. Arazoaren garrantzia. Arrisku faktoreak. Arriskuaren kudeaketa prebentiboa: ISO/TR 12295:2014. Osasunean dituen ondorioak.

3. gaia.–Zamak eskuz manipulatzea eta pertsonak eskuz mugitzea. Arrisku faktoreak. 487/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, langileen segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ematen dituena zamak eskuz jasotzeari buruz, langileen bizkarrerako eta gerrialderako arriskutsua izan daitekeen aldetik. Gida teknikoa. Arriskuaren kudeaketa prebentiboa: LSOINen gida teknikoa, UNE eta ISO arau teknikoak, arloan entzute handia duten beste entitate batzuen ebaluazio irizpideak eta metodoak. Osasunean dituen ondorioak.

4. gaia.–Laneko posturak eta lanean indarra aplikatzea. Arrisku faktoreak. Arriskuaren kudeaketa prebentiboa: UNE eta ISO arau teknikoak, arloan entzute handia duten beste entitate batzuen ebaluazio irizpideak eta metodoak. Osasunean dituen ondorioak.

5. gaia.–Goiko gorputz adarren lan errepikakorra. Arrisku faktoreak. Arriskuaren kudeaketa prebentiboa: UNE eta ISO arau teknikoak, arloan entzute handia duten beste entitate batzuen ebaluazio irizpideak eta metodoak. Osasunean dituen ondorioak.

6. gaia.–Datuak ikusteko pantailak. Arrisku faktoreak. Arriskuaren kudeaketa prebentiboa. 488/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, bistaratze-pantailak dituzten ekipoekin lan egiteari buruzko gutxieneko segurtasun eta osasun neurriei buruzkoa. Gida teknikoa. Segurtasuna eta osasuna gailu mugikor berriak erabiltzean. Osasunean dituen ondorioak.

7. gaia.–Ikuspegi ergonomikoa barneko giroaren kalitatean: aireztapena, giro termikoa eta argiztapena. Ingurunearen baldintzak apirilaren 14ko 486/1997 Errege Dekretuan, non gutxieneko xedapenak ezartzen baitira lantokietako segurtasunaren eta osasunaren arloan. Gida teknikoa. Kudeaketa prebentiboa. Osasunean dituen ondorioak. Zarataren alderdi ergonomikoak. Kudeaketa prebentiboa. Osasunean dituen ondorioak.

8. gaia.–Arrisku psikosozialeko faktoreak. Kontzeptua eta ezaugarriak. Arrisku-faktore psikosozialen sailkapena. Lana antolatzeko modu berriei eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien (TIK) erabilerari buruzko arrisku faktoreak.

9. gaia.–Arrisku psikosozialeko faktoreen eraginpean egotearen ondorioak. Ondorioak pertsonengan: ondorio psikikoak, fisiologikoak eta sozialak. Osasunean eragindako kalteen inguruko ebidentzia zientifikoak. Jatorri psikosozialeko osasunerako kalteei buruz ikertzea. Eraginak erakundeetan. Bestelako ondorioak: motibazioa eta laneko gogobetetzea.

10. gaia.–Arrisku psikosozialak ebaluatzea. Arrisku psikosozialeko faktoreak ebaluatzeko irizpideak. Faktore psikosozialak ebaluatzeko prozesua eta metodologia. Ebaluazio kuantitatiboko teknikak: erabilera eta irismena. Ebaluazio psikosozialeko metodoak. Ebaluazio kualitatiboko teknikak psikosoziologian: erabilera eta irismena, behaketa, elkarrizketak eta eztabaida taldeak, Delphi metodoa. Ebaluazio txostena. Kudeaketa prebentiboa.

11. gaia.–Lanaren karga mentala Definizioa. Dimentsioak. Azalpen ereduak. Ondorioak. Kudeaketa prebentiboa.

12. gaia.–Laneko estresa. Estres faktoreak eta estresaren faktore modulatzaileak. Estresari erantzuna: fisiologikoa, kognitiboa, emozionala eta jokabidezkoa. Azalpen ereduak: Karasek, Johnson eta Siegrist, beste batzuk. Lanagatik gogaituta egotearen sindromea (burnout-a). Kontzeptua definitzea eta mugatzea. Arrisku faktoreak. Arriskuaren ebaluazioa. Sindromearen ezaugarriak. Pertsonarenganako ondorioak eta erakundearenganakoak. Hasiera batean prebenitzeko, arriskua minimizatzeko eta babesteko neurriak.

13. gaia.–Laneko jazarpen psikologikoa, kanpoko laneko indarkeria: kontzeptua eta ezaugarriak. Prebentzio neurriak. Esku hartzeko protokoloak eta beste tresna espezifiko batzuk. Beste jazarpen diskriminatzaile mota batzuk. 190 zenbakiko hitzarmena eta LANEren 206 gomendioa, laneko eremuan indarkeria eta jazarpena ezabatzeko.

14. gaia.–Sexu jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena lan-eremuan: kontzeptua, ezaugarriak eta arrisku faktoreak. Arazoaren nondik norakoak. Kudeaketa prebentiboa. Prebenitzeko berariazko prozedura. Sexu indarkeriaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako jarduketa protokoloak.

II. ERANSKINA.–UNIBERTSITATEKO ERDI MAILAKO TITULUDUNEN
(LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA) PLAZA HUTSAK

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

SEXU-DELITUEN

ZIURTAG.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

1666

Osasun Departamentua

Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

B

38033

Osasun Departamentua

Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

B

71461

Osasun Departamentua

Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

B

73076

Osasun Departamentua

Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

B

73077

Osasun Departamentua

Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

B

40024

Osasun Departamentua

Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

B

73096

Osasun Departamentua

Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

B

Iragarkiaren kodea: F2608976