2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Aldaketa honako honetan: Ordenantza fiskala, arautzen dituena herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezien tasak, Behin betiko onespena
Etxalarko Udalak, 2026ko martxoaren 12an eginiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.
Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2026ko apirilaren 17an; aldaketa hori jendaurrean egon da 30 egunez eta ez da erreklamaziorik egon interesdunen aldetik. Ondorioz, tasak eta prezio publikoak behin betikoz onartuta gelditu dira.
KONTZEPTUA | KOPURUA |
Mahaiak eta aulkiak | 7,15 euro/metro koadroko |
Postuak eta barrakak | 7,15 euro/metro koadroko |
Obretarako edukiontziak | 30,00 euro/hilabeteko |
Kalean egurra pilatzeagatik | 30,00 euro/hilabeteko |
Eremu publikoaren okupazioa (aldamioak, hesiak, etab.) | 30,00 euro/hilabeteko |
Garabiak jartzea, eremu publikoan | 30,00 euro/hilabeteko |
Okindegiko sarrera | 248,70 euro |
Zirkua edo antzeko ikuskizun ibiltaria | 162,40 euro/eguna |
Etxalarren, 2026ko ekainaren 17an.–Jarduneko alkatea, Leire Olagarai Goienetxe.
Iragarkiaren kodea: L2608759