126. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2026ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek ordenantza aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ahal ditzaten.

Behin-behinean onetsitako ordenantza fiskala behin betiko onetsiko da ez bada erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten.

Lekunberrin, 2026ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2608612