2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
Ordenantza fiskala, arautzen duena «Mar del Pirineo» aisialdi eta ur eremuko udal aparkalekua erabiltzeko tasa. Hasierako onespena
Esako Udalak, 2026ko ekainaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea «Mar del Pirineo» aisialdi eta ur eremuko udal aparkalekua erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin.
Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat hartuko da, eta haren testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Esan, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, Roberto Martínez Luyando.
Iragarkiaren kodea: L2608743