2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Mañeruko Udalak aditzera ematen du heldu den 2026ko uztailaren 15ean bukatuko dela landa-lurraren gaineko kontribuzioa eta hiri-lurraren gainekoaren lehen seihilekoa borondatez ordaintzeko epea. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren bigarren seihilekoaren likidazioa urrian bidaliko da.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Ordainagiri helbideratuak 2026ko uztailaren 15ean kargatuko dira kontuetan.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.
Mañerun, 2026ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.
Iragarkiaren kodea: L2608689