35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
1E/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 6ko 172E/2024 Foru Agindua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak onetsi zituena.
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
338/2025 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 3396/2024 Ebazpenean ezarritako kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen zazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko.
343/2025 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 3717/2024 Ebazpenean ezarritako kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko.
355/2025 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara AFAPNA sindikatuak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea, 2/2025 prozedura arruntean gauzatua.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 22ko 251/2024 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deia egin zen.
EPATZE-DEIA, Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 9ko 302E/2024 Foru Aginduaren aurka jarritako 0000025/2025 prozedura arruntaren barruan. Foru agindu horren bidez, ezetsi egiten da Mikel Olcoz Echeverria jaunak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 1eko 171/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan atzerriko hizkuntzaren profila duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuetara sartzeko gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 246/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduran.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Barne Medikuntzako arloko fakultatibo espezialisten 11 lanpostu, gehienez, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA opsozioaldiko behin betiko emaitzen aurka, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fisioterapeuten 20 lanpostu, gehienez, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
148E/2024 FORU AGINDUA, abenduaren 24koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "Emigrante nafarrak eta haien familiartekoak Nafarroara itzultzera bideratutako laguntzak" emateko 2025eko deialdia. DDBNeko identifikazioa: 805476.
12/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 30ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez familiaren esparrurako laguntza ekonomiko batzuk emateko deialdia onesten baita, familia ugarietan eta gurasobakarretan 2025. urtean sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko, eta horretarako behar den gastua egitea baimentzen baita. DDBN identifikazioa: 809218.
13/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 30ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, gastua baimendu eta laguntza ekonomiko batzuk emateko deialdia onesten duena, 2025. urterako, familia gurasobakarretan kontziliazioa laguntzeko. DDBN identifikazioa: 809219.
14/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 30ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, 2025eko deialdia onesten duena aldizka ordaintzeko zuzeneko laguntza batzuk emateko, langileen lana eta familia bateragarri egiteko neurri osagarri gisa, langileak eszedentzian daudenean lehen mailako ahaideak zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko, eta horretarako behar den gastua baimentzen duena. DDBN identifikazioa: 809220.
5/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2025erako gastua baimentzen baita Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eman eta kudeatzen dituen enplegurako prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten langabeentzako bekak eta laguntzak finantzatzeko. DDBN identifikazioa: 812422.
6/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gastua baimentzen baita prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeentzako bekak eta laguntzak 2025ean finantzatzeko, baldin eta ekintza horiek ematea eta kudeatzea NL-NEZi badagokio. DDBN identifikazioa: 812424.
5568E/2024 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez "enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzen" oinarri arautzaileak eta I., II. eta III. eranskinak aldatzen baitira eta deialdiaren 2025erako gastua onartzen baita. DDBNeko identifikazioa: 799165.
1.7. BESTELAKOAK
2/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen baitira 2024. urtean Nafarroako nekazaritzan eta abeltzaintzan jasotako prezioen indizeetan izan diren urtetik urterako aldaketak.
39/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, irizpide orokorrak ezartzen dituena etxebizitzen eskualdaketen gainean lehentasunez eskuratzeko eskubideak erabiltzeko 2024an.
2/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez amaitzen baita Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SAn 2019ko abenduaren 31n, 2020ko abenduaren 31n eta 2021eko abenduaren 31n abandonatutako saldoak eta gordailuak ikertzeko prozedura (GP 2020053).
1/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzeko gaitasun profesionalaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda. Probak 2024ko abenduaren 20an egin ziren.
450E/2024 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita automobilgintzako azpimultzoak muntatzeko eta biltegirako instalazio batean aldaketa funtsezkoa egiteko, helburu duena biltegirako nabea handitzeko proiektua gauzatzea. Horrenbestez, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean jasotako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Orkoiengo udal mugartean dago eta haren titularra Karosseriewerke Dresden España SLU da.
AKATS ZUZENKETA, Ingurumeneko zuzendari nagusiak abenduaren 20an emaniko 255/2024 Ebazpenaren argitalpenean eranskin bat falta delako. Ebazpen horren bidez onetsi zen Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalei kudeaketa-esleipena egitea, baldin eta toki erakunde horiek onartzen badute, Leurtzako urtegietako aisiarako naturagunearen erabilera publikoa kudeatu eta antolatzeko 2025ean.
PARTE-HARTZEA Querétaro eta Nuevo León (Mexiko) estatuetan 2025eko maiatzaren 5etik 9ra industria-sektoreari zuzenduta eginen den enpresa-misioan, horren barne dela erakustoki bat jartzea Querétaroko "International Automotive Industry supply Summit" azokaren 3. edizioan.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANDOSILLA
Deialdia, peoiaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratudun finkoen araubidean. Onartuen behin betiko zerrenda
BERIAIN
Aldaketa, 2024rako lan publikoaren eskaintzan
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (igeltserotzako eta pinturako espezialitatea) oposizio bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (elektrizitateko eta iturgintzako espezialitatea) oposizio bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (lorezaintzako eta mantentze-lanetako espezialitatea) oposizio bidez betetzeko Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
BURLATA
Deialdia, lorezaintza-ofiziala (taldeburua) izateko lanpostu bat betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
EZKAROZE
2025eko lan publikoaren eskaintza
UHARTE
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuen (kale garbitzaileak) bi lanpostu betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean
Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko musika irakaslearen (perkusioa) lanpostu bat, enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean
LESAKA
Akats zuzenketa, atezain lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian
ORKOIEN
Deialdia, familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Deialdia, tokiko liburutegiko arduradunaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko
IRUÑA
Deialdia, bi izangai-zerrenda, bat prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontrataziorako, hautaproben bitartez osatzeko, komunitate ekintzako teknikari lanpostuan aritze aldera
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
2025rako lan publikoaren eskaintza
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Jarduera-lizentziaren eskaera. Logistikarako edukiontzi txikiak biltegiratzeko eta berreskuratzeko instalazioak handitzea
ARGUEDAS
Aldaketa egituratzailea Udal Plan Orokorrean, APR-06 eremuari dagokionez. Hasierako onespena
ARIA
Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean jartzea
ARROITZ
Deialdia, 2025ean dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazio-araubidean, autokontsumoko instalazio fotovoltaikoetarako. Laburpena
BARAÑAIN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Asistentzia-jarduerak mojen egoitzan
BARAÑÁIN
2025ean autoenplegua sustatzeko laguntzak. Laburpena
BAZTAN
Etxeko eta merkataritzako hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantzaren behin betiko onespena
BERA
Hiri-jarduketarako plan berezia 4. poligonoko 147. partzelan. Hasierako onespena
BERRIOBEITI
Deialdia, dirulaguntzak emateko, euskararen erabilera susta dadin merkataritza establezimenduen irudi publikoan, 2025. urtean. Laburpena
BUÑUEL
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ostatu-jatetxea udal kirol eremuko gizarte eraikinean
Jarduera-lizentzia ematea. Erregaia fiskalki biltegiratzeko zentroa
BURLATA
Aldaketa, 2025erako prezio publikoen ordenantza fiskaletan eta arauetan. Behin betiko onespena
Hirigintzako lizentziak etetea beheko solairuetan erabilera aldatzeko, bizitegitarako izan daitezen, uholde-arriskuko eremuetan eta beste erabilera batzuk (bizitegi-erabilera ez direnak) gorde nahi diren eremuetan
APD-R2 unitatearen urbanizazio-proiektua. Hasierako onespena
CABANILLAS
Cabanillas udalerrian etxebizitzak birgaitzeko eta ohiko bizitegirako lehen etxebizitza eraikitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzaren behin betiko onespena
CASCANTE
Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea, Moncayo kalea berriz urbanizatzeko obrak finantzatzeko. Behin betiko onespena
OLTZA ZENDEA
Jarduera-lizentzia ematea. Eskuzko muntaketak egiteko lantegia
Deialdia, dirulaguntzak emateko, jarduerak egin daitezen 2025ean kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan. Laburpena
CINTRUÉNIGO
Jarduera-lizentziaren eskaera. Hormigoi eta altzairu aurrefabrikatuen lantegia
CORTES
Jarduera-lizentzia ematea. Animaliendako pentsuen biltegia, banaketa eta salmenta
LIZARRA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuak konpontzeko eta mantentzeko lantegia
Jarduera lizentziaren eskaera. Zentro podologikoa
ESTERIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera, Ollokiko Udalaren biltegia eta kiroldegia handitzeko
7. poligonoko 27. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzea, eta soberako lurzati gisa sailkatzea. Behin betiko onespena
GALAR
Nazioarteko lankidetzarako laguntzak 2025erako. Laburpena
Deialdia, gobernuz kanpoko erakundeei 2025ean dirulaguntzak emateko. Laburpena
Xehetasun-azterketa, 10 . poligonoko 1.105 lurzatian eta 3. poligonoko 10. eta 25. lurzatietan. Hasierako onespena
GESALATZ
Aldaketa, Lerateko badian (Allozko urtegia) ibilgailuak aparkatu eta bainatzeko eremua erabiltzea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
IRURTZUN
Xehetasun-azterlana, 2. poligonoko 776 katastro-partzelan. Hasierako onespena
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
Zitazioa, okupatu aurreko aktak egiteko, Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Irati trenaren zatia) berreskuratzeko proiektuan
LOS ARCOS
Xehetasun-azterketa 5. poligonoko 64. lurzatian. Hasierako onespena
MENDABIA
Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko, 2025ean industria-lurzoruaren eskurapena finantzatzeko. Laburpena
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Hostala
GARES
24-01967 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena hirigintzako legezkotasuna lehengoratzeko ofizioz berrikusteko eskaera ez onartzea izapidetzeko
UHARTE ARAKIL
Hiri-jarduketarako plan berezia, arau subsidiarioen 9. fitxako zehaztapenen zati bat aldatzeko, 1. poligonoko 819. lurzatian. Hasierako onespena
URROTZ-HIRIA
Zitazioa, okupatu aurreko aktak egiteko, Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Irati trenaren zatia) berreskuratzeko proiektuan
UTERGA
Hiri-jarduketarako plan berezia, UO2 unitatean. Hasierako onespena
EGUESIBAR
Deialdia, 2025ean kultura jarduerak egiten dituzten pertsona eta entitateendako dirulaguntzena. Laburpena
Deialdia, Eguesibarko kontzejuei dirulaguntzak emateko, 2025. urtean kultur jarduerak egin ditzaten. Laburpena
Dirulaguntzen deialdia, norgehiagokako araubidean, 2025ean Eguesibarko artisten arte sorkuntzari laguntzeko. Laburpena
Deialdia, 2025eko dirulaguntzak emateko, ibarreko enpresek sustatutako gizarte eta kultur arloko jarduerak antolatzeko. Laburpena
Deialdia, autoenplegua sustatzeko 2025eko laguntzena. Laburpena
Laguntzak, ekonomia-jarduera berriak ezar daitezen 2025ean. Laburpena
DEIERRI
Aldaketa xehatua AA-UGA-13 eremuan. Hasierako onespena
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantzaren testu bateginean. Behin betiko onespena
3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GOBERNUAREN ORDEZKARITZA
Okupatu aurreko aktak egin eta, bidezkoa bada, okupatzekoak ere formalizatzeko ekitaldia, Azuelo, Aguilar Kodes, Aras eta Vianako udal mugarteetan (Nafarroa) 11,8 MW-eko potentzia instalatuko "LA SENDA" proiektua eta haren ebakuazio azpiegitura egiteko nahitaezko desjabetzearen prozeduran
Okupatu aurreko aktak egin eta, bidezkoa bada, okupatzekoak ere formalizatzeko ekitaldia, Azuelo, Aguilar Kodes, Aras eta Vianako udal mugarteetan (Nafarroa) 23,6 MW-eko potentzia instalatuko "EL CAMINO" proiektua eta haren ebakuazio azpiegitura egiteko nahitaezko desjabetzearen prozeduran
4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Gobernu Idazkaritza. Leringo Bake Epaitegian epaile titular eta ordezko epaile izateko karguak hutsik