35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Aldaketa egituratzailea Udal Plan Orokorrean, APR-06 eremuari dagokionez. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2025eko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez aldaketa egituratzaile bat egitea Arguedasko Udal Plan Orokorrean, APR-06 eremuko lurzoru urbanizagarriaren mugaketa egokitzeko. Aldaketa hori NASUVINSAk sustatu du.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan ezarritakoari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2025eko otsailaren 5ean.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2501671