35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Nazioarteko lankidetzarako laguntzak 2025erako. Laburpena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko urtarrilaren 16an hartutako erabakiaren bidez onetsia.

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 813524.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/813524).

Lehena.–Xedea: beharra duten herrialde edo komunitateen garapenerako laguntzari eta nazioarteko lankidetzari begirako udal jarduketa.

Bigarrena.–Motak:

a) Lankidetzarako eta garapenerako programak, 2 urtekoak eta gehienez 4 urterako.

b) Lankidetzarako eta garapenerako programak, 12 hilabetetik beherako iraupena dutenak.

Hirugarrena.–Gobernuz kanpoko erakundeek bete beharreko baldintzak: kaudimen eta efikazia baldintzak txertatzea (ordenantzaren 8. artikulua).

Laugarrena.–Aurkeztu beharreko dokumentazioa: ordenantzaren 9. artikuluan adierazitakoa.

Bosgarrena.–Ordenantza arautzailea hemen kontsulta daiteke:

a) Dirulaguntzen Datu Base Nazionala.

b) Galarko Udalaren web-orria, iragarki-taula, Lankidetzaren ordenantza.

c) 2017ko 44. NAO, martxoaren 3koa.

Seigarrena.–Epea, 2025. urteko eskabideak aurkezteko: 2025eko ekainaren 30a lankidetza eta garapenerako programentzat, bai 2 urtekoak eta gehienez 4 urterakoak, bai 12 hilabete baino gutxiagokoak.

Galarren, 2025eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2502012