2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Xehetasun-azterketa, 10 . poligonoko 1.105 lurzatian eta 3. poligonoko 10. eta 25. lurzatietan. Hasierako onespena
Galarko Udalak, 2025eko urtarrilaren 9ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Comarca-2 industrialdeko 10 . poligonoko 1.105 lurzatiaren eta 3. poligonoko 10. eta 25. lurzatien xehetasun-azterketa, Integralia Movilidad SLU sozietateak sustaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Getze Galarren, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2502121