35. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

338/2025 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 3396/2024 Ebazpenean ezarritako kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen zazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 3396/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen zazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko (2024ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 8koan).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 11ko 4644/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen (2025eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16koan).

Epaimahaiko idazkariak, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari zuzendutako idazki baten bidez, jakinarazi du kalifikazio epaimahaiko kide baten izendapena aldatu behar dela, Francisco Xabier Soto Bermejo jaunak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan zerbitzuak emateari utzi diolako, eta, beraz, haren ordezkapena egin behar dela.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 3396/2024 Ebazpenean ezarritako kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen zazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko.

2. Yolanda Marcos Francia andrea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Toki Entitateekin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin Koordinatzeko Bulegoko burua, epaimahaiko kide izendatzea, Francisco Xabier Soto Bermejo jaunaren ordez.

3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2025eko otsailaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2501641