2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera, Ollokiko Udalaren biltegia eta kiroldegia handitzeko
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: Esteribarko Udala.
Jarduera: Udalaren biltegia eta kiroldegia handitzea.
Tokia: Esteribar etorbidea, 285-L2, Olloki. Katastroko 1. poligonoko 1023. lurzatia.
Esteribarren, 2025eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2501218